Neskak by Gatxupa

Neskak by Gatxupa Urbil euskal-mexikar artisau-sukaldaritzaren jatetxea da. Donostiako Gatxupa jatetxe ezaguneko emakumeek gidatutako proiektua da eta honen helburua, euskal eta mexikar sukaldaritzaren onena proposamen paregabe, artisau eta hurbileko batean uztartzea da.

Neskak by Gatxupa-k tradizio mexikar eta euskaldunak eskaintzen ditu, Gatxupa-ko saiheski famatu, bere guakamole edo ceviche-tik hasi eta euskal txerriarekin egindako kotxinita-takoetaraino. Hori guztia bertsio berehalakoago batean, baina beti unean bertan egina, hemengo produktuekin eta aurrez prestatu gabe.

Menuan, gainera, aukera begetarianoak, beganoak, osasungarriak eta glutenik gabeak eskaintzen dituzte, baita haurrentzako proposamenak ere. Horrez gain, jatetxeak gosariak, kafe iragazia, ogi txigortuak eta eskuz egindako askariak eskaintzen ditu.

Espazioaren diseinuak esperientzia guztia hartuko duen euskal-mexikar nortasun hori arnasten du, kartatik hasi eta giroraino.