
Ongi etorri Jatorria-ra
Aldaketarako unea da, etorkizunean pentsatzen hasteko unea, erantzukizunez jokatzeko eta etortzear dagoena zaintzeko. Guztion artean hobetu dezakegulako. Horregatik, Urbilen urteak daramatzagu inguruan dugun guztiarekiko jarrera arduratsua hartzen, elkarrekin lortu nahi dugun aldaketa horri gure hondar alea ematen. Errealitate bihurtu den eraldaketa baten jatorria eta abiapuntua izan nahi dugu.
Eta zu haren parte izatea nahi dugu.
Zer da Jatorria
Jatorria iraunkortasun- eta konpromiso-proiektu bat da, NBE-ren Garapen Jasangarriko 17 Helburuak (GJH) oinarri hartuta gure jarduteko modua gidatuko duen hobekuntza-plan bat.
2015an Nazio Batuek bide bati ekiteko aukera sortu zuten, elkarrekin, gure mundua eraldatzeko, Garapen Jasangarriko Helburuen (GJH) bidez. Pobrezia desagerrarazteko, planeta babesteko eta guztiontzako oparotasuna ziurtatzeko helburu globalen multzo bat.

Bidaia bat Jatorria-tik
Jatorria-ren ekimenak
Jatorria-ren bidez, 70 ekimen baino gehiago gauzatzeko konpromisoa hartzen dugu. Ekimen horien inpaktuak eragin zuzena izango dute gizartean, eta hainbat modutan agertuko dira: dohaintzak, prestakuntza, garapen jasangarriak, ekonomia zirkularra... Hala, maila oso zabaleko eragin neurgarria izango dute.
Ekimenek 17 GJH-en gainean jardungo dute, honako hauen bidez:
Jardunbide egokiak eta konpromisoak kudeaketan
Hobekuntzak instalazioetan eta zerbitzuetan
Akordio globalak eta puntualak

Jatorria-ren irismena
17 GJH horietako bakoitzak 2030erako bete beharreko helburu batzuk ezartzen dizkiguten konpromiso bat dakar:


















Manifestua
Jatorria proiektuaren parte izan nahi baduzu, eta aldaketari zure hondar alea eman nahi badiozu, batu zaitez egingo ditugun ekintzetara. Ekintza horiek gure kanal ofizialen bidez jakinaraziko ditugu.
Gainera, Jatorria-ren manifestua deskarga dezakezu hemen, aldaketa zugan has dadin:
Gure Partnerrak
Gure helburuen artean dago hainbat enpresa eta erakunderekin sinergiak sortzea.








































Aldaketa handien abiapuntua gara