Aurkezpena
Urbil Merkataritza-Gunea 2000ko maiatzaren 16an ireki zen. Gipuzkoa mailan erreferente batean bilakatu arte finkatuz joan da, honako arrazoi hauengatik:
- Modan duen eskaintza zabala.
- Eskaintzen duen entretenimendua eta aisialdi eta jatetxeen solairu bereizgarria.
- Bezeroentzako erosotasun gehigarria (aparkaleku estalia, aparkaleku bereziak...).
Eguzki-argia kristalezko eremu handietan zehar sartzen da, eta, horren ondorioz, Urbil, merkataritza-gune bero eta atsegina da. Hormigoizko eta zurezko egitura modernoak, kalitate handiko material tradizionalen akaberak dituztenak, hala nola marmola, aluminioa eta granitoa.
Inauguratu zenetik, Urbilek gipuzkoar guztiengana hurbildu nahi izan du, hurbiltasuna, dinamismoa eta ingurumenarekiko eta euskal kulturarekiko kompromisoaren bidez.
Zentroak publiko guztien eskura jartzen ditu preziorik onenetako azken joerak, 20 errotulu baino gehiago modan, osagarrietan eta lurrindegian, liderrak sektorean eta espezialistak euren kategorian, Eroski hipermerkatuaz gain. Fitness Park ere nabarmentzen da, 1.700 m2-ko azalera duen gimnasioa, urteko 365 egunetan etengabe irekita dagoena, astean 7 egunetan, 06:00etatik 01:00etara. Gainera, zentroa liderra da aisialdirako eskaintzan Gipuzkoan, 8 zinema aretorekin, CostaJump tranpolin parkearekin eta 2.600 m2 baino gehiagoko aisialdi-espazioarekin, publiko guztiarentzako 12 bolo pista, mini golfa, haur parkea eta jolas espazio zabala dituena.
Bestalde, zentroak dituen zerbitzuei esker, erosketa-jardunaldia oso atsegina da: aparkaleku estalia, kargagailu elektrikoak, leihatila digitalak, atsedenlekuak, edoskitze-gela, aisialdi eta jatetxe-gune berezitua, haurrentzako parkea... Gainera, zentroak hainbat locker ditu (Amazon, Pudo eta InPost) eskaerak modu erosoan eta autonomia osoz jasotzeko eta itzultzeko, zentroaren irekiera-ordutegiaren barruan.
Azken batean, Urbil merkataritza-guneak erosketa jardunaldi baterako behar izan daitekeen guztia, bezeroaren eskura jartzen du. Eta Urbilen enkargu guztiak egin eta hilero antolatzen diren doako jarduerez gozatu ondoren, Goiko Solairuko terrazetako batean erlaxatzea bezalakorik ez dago, non bezeroari kalitatezko jatetxe eskaintza anitza bermatzen zaion.




2000ko maiatzaren 16an inauguratu zen.
Donostiatik 5,5km-tara
35.538,20 m2
1.237 aparkaleku estali
1.102 aparkaleku gainazalean
49 lokal
6 jatetxe
Guztira 1.522 eserleku dituzten 8 zinema areto