Nola iritsi Urbil merkataritza-gunera

Urbil Merkataritza-Gunea Donostiatik oso minutu eskasetara eta Ondarreta hondartzatik eta kostaldeko herrietatik kilometro gutxira aurkitzen da.

Helbidea: C/ Txikierdi Auzoa, 7 Usurbil (Gipuzkoa)

Nabigatzailean sartu behar diren Urbilen KOORDENATUAK:

GPS: 43º16’35.24” N; -2º01’25.92“

 

Nola iritsi: 

Topoa
Bista
Irudia
topo

Topoz:

Urbil merkatal gunera iristeko erabil ditzakezun Euskotren topo urdinak:

  • BILBO - DONOSTIA LINEA:

Usurbil, Aia-Orio, Zarautz, Zumaia, Arroa eta Deba herrietatik Urbil merkatal gunera iristeko.

Linea hau hartuz gero, ERREKALDE geltokian tren aldaketa egin behar da, Lasarte-Oriara doan trena hartuz, Lasarte-Oria-Hendaia lineatik datorrena.

 

  • LASARTE-ORIA - HENDAIA LINEA:

Errekalde, Añorga, Lugaritz, San Sebastián/Amara, Anoeta, Loiola, Intxaurrondo, Herrera, Altza, Pasaia, Galtzaraborda, Errenteria, Fanderia, Oiartzun, Gaintxurizketa, Bentak, Belaskoenea, Irún, Irún Ficoba eta Hendaia.

Lasarte-Oria geltokitik erraz iritsi daiteke bai oinez, baita bizikletaz ere merkatal gunera.

 

Kontsultatu hemen behar dituzun ordutegiak

Autobusez:

Urbil merkataritza-gunera iristeko erabil ditzakezun autobus lineak:

  • LURRALDEBUS UROLA-KOSTA UK09 LINEA: ZUMAIA - DONOSTIA.

Zumaia, Getaria, Zarautz, Orio, Usurbil eta Donostia herrietatik Urbil merkataritza-gunera iristeko.

Kontsultatu hemen ordutegiak

 

  • LURRALDEBUS BU10: USURBIL - LASARTE-ORIA - HERNANI.

Usurbil, Lasarte-Oria eta Hernanitik Urbil merkataritza-gunera iristeko.

Kontsultatu hemen ordutegiak

 

Lasarte-Oria geltokitik erraz iritsi daiteke Urbil merkatal gunera.

Bizikletaz:

Urbiletik ateratzen den bidegorri zoragarri bat dago Donostiaraino, Urbiletik Añorgara doa, Lugaritzetik pasata Ondarretaraino. Ondarretara iristean Donostian dauden bidegorri desberdinak hartu daitezke. Halaber, bidegorri bidezko lotura bat dago Urbil eta Lasarte-Oria artean.

Urbilerako sarreren ondoan, bizikletak uzteko guneak daude. Horrela, ingurugiroaren lagun den garraio-bide hau sustatu nahi dugu.

Autoz:

2.403 autoentzat doako aparkalekua: 1.311 estaliak eta 1.092 azaleran. Elbarri, familia, haurdun eta mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat aparkaleku bereziak; eta zentrorako kanpoaldeko sarreretan motorrentzako aparkaleku erreserbatuak.

Ikusi mapa

Mapa de ubicación del CC Urbil