Ibilaldiak Urbiletik

Jarraian, naturaz gozatzeko Urbiletik abiatuta egin ditzakezun 2 ibilbide erakutsiko dizkizugu. Urbilen natura maite dugu eta horregatik 15 kilometroko bi ibilbide erakutsiko dizkizugu, Urbiletik abiatuta oinez egin ditzakezunak.

 

URBIL-ORIO IBILBIDEA

Urbiletik Oriorako zeharkaldia, Kukuarri eta Aginagatik, 15 km.

Mendiaz gozatu hondartzara iristeko. 15 kilometroko ibilbidea, non atseden hartzeko lekuak eta askotariko paisaiak egongo dira.

Asfaltoaren eta pistaren arteko konbinazioa, ezin hobea edozein ibiltarirentzat.

Amaitzean, Oriotik Usurbilera itzuli daiteke bi udalerriak lotzen dituen trena hartuta.

Urbil-Orio ibilbidea

 

URBIL-ZIZURKIL IBILBIDEA

Urbiletik Zizurkilerako zeharkaldia, Andatza mendian gora, 15 km.

Andatzako gailurreko igoera naturaz gozatzeko ibilbide bat da. Zizurkilgo herrian bukatu dezakezu edo Usurbilera itzulerako bidea hartu.

Tontorra, 562 metroko altueran dagoena, zabala eta laua da.

Bitxikeria gisa, bidean San Estebaneko ermita dago. Esaten dutenez, buruko minetik libratzen ditu bertatik pasatzen direnak.

Urbil-Zizurkil ibilbidea