Urbileko leihatila digitalak

Urbileko leihatila digitalak
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2021/02/16 - 11:00

Urbilen zerbitzu praktiko bat eskaintzen dizugu, erosketak eroso egin ditzazun. 19 leihatila digital jarri ditugu zuen eskura, eta doan erabili ahal izango dira Urbilen aplikazioaren bidez. Egin zure erosketak ahalik eta erosoen, zure gauzak segurtasun osoz Urbileko leihatila digitaletan gordez.

Hipermerkatuaren gunetik lurperako jaitsieran daude eta benetan erosoak dira. Ez dute giltzarik edo pasahitzik behar, doako Urbil App-aren QR-a eskaneatuz funtzionatzen dute.

 

Nola funtzionatzen dute leihatila digitalek?

Leihatila digitalak erabiltzeko, jarraitu urrats hauek:

  1. Deskargatu doako Urbil App-a zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-erako hemen.    

  2. Erakutsi pantailaren azpian dagoen irakurleari App-ean ikusiko duzun QR identifikazio-kodea. Nahiago baduzu, sartu eskuz App-eko QR identifikazio-kodearen azpian agertzen den zenbakia.

  3. Ondoren, leihatila bat esleituko zaizu, automatiko irekiko da eta bertan zure gauzak gorde ahal izango dituzu. 

  4. Zure gauzak jaso nahi dituzunean, gerturatu berriro App-eko QR-a irakurlearengana eta leihatila berriro irekiko da.

 

*Mesedez, leihatila erabili ondoren, ez ahaztu hura ixtea.

*Gauean gauzak leihatiletan ez uztea eskatzen dugu.

 

Ikusten duzun bezala, oso erraza eta segurua da zure erosketak gordetzea, Urbilen zure esperientziaz eroso gozatzen jarrai dezazun. Zerbitzu honen bidez hobetu egin nahi dugu, Urbilera egiten duzun bisitaz ahalik eta gehien goza dezazun.