Edoskitze gela Urbilen

Edoskitze gela Urbilen
Zentrokoak
Haurrenak
Local relacionado
2022/01/24 - 17:20

Urbilen asko pentsatzen dugu merkatal gunea bisitatzen duten familietan, eta horregatik, edoskitze-gela eroso bat dugu, haur eta seme-alaba txikiei jaten eman eta, aldi berean, espazio bero eta atsegin batean pribatutasun-une bat izan nahi dutenentzat prestatua.

Edoskitze-gelak sofa eroso bat, haurtxoentzako aldagailu bat, mikrouhin labe bat eta konketa bat ditu. Erosotasun gehiagorako, Urbilen doako App-arekin edoskitze-kuxina eskatu ahal izango duzu Bezeroenganako Arretako Gunean, honen funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era). Gainera, gelak paretako binilo polit bat du, txikienek gustuko izango duten ilustrazioak dituena. Aiseago eta errazago iristeko, edoskitze-gela merkataritza-guneko -1 solairuan kokatuta dago.

Gune hau Urbil bisitatzen duten familiek era guztietako erraztasunak izateko eta merkatal guneaz are gehiago gozatzeko pentsatuta dago. Halaber, familiei zuzendutako zerbitzu osagarriak eskaintzen ditugu, hala nola, umeak eramateko motxilak, biberoiak berotzeko tresna, familientzako aparkaleku bereziak eta askoz gehiago. Informazio gehiago zerbitzu horiei buruz webgunean edo Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean aurkitu dezakezu.