Popeyes
Popeyes oilaskoan espezializatutako sukaldaritza kate handienetakoa da. 1972an sortu zen Louisianan, eta dagoeneko 3.600 jatetxe baino gehiago ditu mundu osoan. Popeyes Urbil markaren lehen jatetxea da Gipuzkoan.
1980an sortu zen “Love That Chicken” leloa, gaur egun mantentzen dena, oilaskoaren kalitatearekin duen konpromisoaren erakusgarri delako.
Popeyes-en kalitate handiko produktu fresko eta tokiko baten alde egiten dute, sukaldaritzako tradizio handiko errezeta bati uko egin gabe, Louisianakoa kasu. %100 Espainiako oilaskoa da, Nafarroan, Katalunian eta Gaztela eta Leonen dauden baserrietatik datorrena, eta animalien ongizatearen berme diren Welfare Quality eta AWIN ziurtagiriak ditu. Gainera, %100 kontserbatzailerik, koloratzailerik eta usain artifizialik gabea da.
12 orduz espezietan marinatuta, Louisianako estiloan sukaldatzen da. Egunero eskuz arrautzeztatzen da jatetxean, eta frijigailu “mantxoetan” egiten da, oilaskoaren testura bermatzeko, kanpotik kurruskaria eta barrutik mamitsua. Produktu freskoa eta %100 nazionala, baina Louisianako tradizioari eta zapore tipikoei eutsiz.
Popeyes Urbilek edarien refill-sistema, norberak eskatzeko terminalak, doako wifi-rako sarbidea, eramateko zerbitzua eta bere banaketa-plataformaren bidez etxez etxeko bidalketa ditu.