Maider Alzaga

Maider Alzaga moda diseinatzaile usurbildarra da. Tokiko marka jasangarria.

Kreatibitatea eta harmonia dira Maider Alzaga hoberen deskribatzen duten kontzeptuak. Bere diseinu berritzaile eta esklusiboek eta bere lanean eta bizitzako arlo guztietan jartzen duen pasioak sortzen du euskal diseinatzaile honen unibertsoa.

Bere lehen etapan zehar, bizitza profesionala Ion Fiz diseinatzaile euskaldunaren tailerrean ematen du, bertako ekoizpen buru bezala. Urte batzuk geroago, bere lehen denda zabaltzen du Donostian, non momentu berezietarako edota ospakizunetarako soinekoak diseinatzen dituen, eta horrela, 2008. urtean, bere marka pertsonala merkaturatzen du, Maider Alzaga.

Bere bildumak arropa oso erosoetaz eratzen dira, ‘hiritar’ izaerakoak, emakume kosmopolitari zuzenduak, modarekin erakarrita eta gustu onarekin egindako gauzak aintzat hartzen dituen horientzat. Bere inspirazioa eguneroko bizitzako xehetasun txikietatik sortzen da; baina egungo joerei eta emakumeari begiratzeari utzi gabe, nortasun propioa duen marka bihurtzeko lanean. 

Bilduma guztiak tokiko tailerretan ekoizten dira, moda jasangarriaren aldeko apustua eginez beti. Jantzi bakoitzak patroigintza, mozketa eta jantzigintzako teknika eskakizun altuak daramatza soinean. Maider Alzagak 2-3 hilabetean behin sortzen ditu bildumak, edizio mugatuetan eta zenbakidun jantziekin. Maider Alazagan balorea duen moda kontsumitu daitekeela uste dutelako.

Madier Alzagan prakak, gonak, jertseak, kamisetak, soinekoak, jakak, osagarriak eta abar aurkituko dituzu.

 

https://www.maideralzaga.com/

https://www.instagram.com/maideralzaga/

 

Maider Alzaga Ordutegia

Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 22:00etara.

 

Maider Alzaga Telefonoa

669 115 167