JYSK

JYSK Urbil altzari- eta dekorazio-denda bat da, daniar jatorrikoa. Denda honek 1.200m2 baino gehiagoko azalera du, eta bertara Donostia - Lasartetik gertuen dagoen merkataritza-gunerako sarbidearen fatxadatik sartzen da. JYSK Urbilen etxerako artikuluak aurkituko dituzu, hala nola altzariak eta koltxoiak, baita etxeko dekoraziorako produktuak ere. 

JYSK 1979an Danimarkan sortutako nazioarteko denda-kate bat da, "dena etxerako" saltzen duena, altzarietan, dekorazioan eta atsedenean espezializatua. JYSK Lars Larsen Taldearen atzean dagoen familiarena da. Fundatzailea, Lars Larsen, beti "eskaintza handi bat" duen herrialdeko merkatari nagusia bezala ezaguna da Danimarka osoan. 

JYSK Urbilen, kateko gainerako saltokietan bezala, Danimarkako estetika eta joerekin bat datorren lerro nordiko markatua arnasten dira. JYSK-ek gauza bat ardi du: ez du Eskandinaviako esentzia galdu nahi, eta, aldi berean, prezio oso lehiakorrak eskaintzen ditu.

Izan ere, marka hasieratik ezaugarritzen duen zerbait, "Hygge" filosofiaren aldeko apustua da. Lasaitasunak, harmoniak eta xehetasun txikietan zoriontasuna aurkitzeak ematen diote bizia JYSK-ek 1979tik mundura esportatzen duen dekorazio nordikoari.

JYSK Urbilen zure etxea hornitzeko behar duzun guztia aurkituko duzu: logelarako altzariak eta dekorazioa, egongelarako altzariak, jangelarako altzariak, terraza eta lorategirako altzariak, bainurako artikuluak eta osagarriak, etxerako eta bulegorako bulego-altzariak, gortinak, estoreak eta pertsianak, etxerako biltegiratze- eta antolaketa-sistemak, eta dekorazio-artikuluak eta etxerako osagarriak, oro har.

Gaur egun, JYSK Taldeak 3.000 denda baino gehiago ditu mundu osoko 50 herrialdetan, eta 100 denda baino gehiago ditu Espainian.

 

Webgunea: https://www.jysk.es

Instagram: https://www.instagram.com/jysk_espana/

Facebook: https://www.facebook.com/JYSK.Espana/

 

 

JYSK Ordutegia

Astelehenetik larunbatera 10:00etatik 22:00etara.

 

JYSK Telefonoa

946 44 64 48