GABONAK URBIL MERKATARITZA-GUNEAN
Bizi Gabonak Urbilen, beste inon ez bezala.
Barre egin, jan, jolastu, gozatu, harritu, oparitu, parte hartu eta, batez ere, ospatu.
Zureekin, Urbilekin.
Gabonak heldu dira Urbilera, eta, horrekin batera, jarduera ugari, familia osoarekin gozatzeko. Jarraian, Gabon hauetan Urbilen aurkituko duzun guztia azalduko dizugu:
1.- 7 METROKO ZUHAITZA, IZAR ARGITSUAK, ERREZELAK eta gure bisitariak eta etxeko txikienak liluratuko dituen Gabonetako dekorazio guztia.
2.- GABONETAKO HAURRENTZAKO GUNEA. Azaroaren 28tik urtarrilaren 5era, Zentroko Elkargunean 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzako jolasgune bat izango dugu, arrapala handi bat, zoru eta horma jokoak eta Gabonetako zuhaitz bat dituena. Esparru berean, panpina automatak egongo dira gabon kantak abesten, txikienen gozamenerako. Jolasgunera sartzeko, Urbilen App-eko QR identifikazio-kodea aurkeztu beharko da. Kontsultatu irekiera-ordutegiak.
3.- GABONETAKO TAILERRAK TXIKI URBIL DOAKO HAUR-GUNEAN. Txiki Urbil gure doako haur klubak, aisialdi eta jatetxeen goiko solairuan kokatua, ohiko moduan eskaintzen duen jolas libreko zerbitzuaz gain, Gabonak ospatuko ditu txikienentzako Gabonetako tailerrekin.
Irekiera egun bereziak egongo dira. Kontsultatu informazio guztia eta funtzionamendu-ordutegiak.
4.- OPARI-PAPER BIRIBILKI JASANGARRIA. Abenduaren 12tik urtarrilaren 5era (edo izakinak agortu arte), jaso ezazu Bezeroenganako Arreta Gunean doan Gabonetako zure opariak biltzeko opari-paper biribilki bat. Gainera, jasangarria da! Egunero opari-paper biribilki bat jaso ahal izango da doan Urbilen doako aplikazioarekin.
5.- OLENTZERO ETA ERREGE MAGOENTZAKO GUTUNAK ETA GABONETAKO POSTALAK. Abenduaren 12tik aurrera, jaso itzazu doan Bezeroenganako Arreta Gunean. Txikienek Olentzerori edo Errege Magoei gutuna idatzi ondoren, Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan Eguberri osoan eskuragarri egongo den postontzian utzi ahal izango dute.
6.- OLENTZEROREN BISITA. Olentzero, Mari Domingirekin batera egongo da eta haurrek beren gutuna eman ahal izango diete.
* Ordutegiak:
- Abenduaren 23an, asteartea: 17:00etatik 20:00etara.
- Abenduaren 24an, asteazkena: 11:00etatik 14:00etara.
Leku finko batean egongo dira, Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan, haurrek opari-gutuna eman diezaieten edo argazki bat atera dezaten. Postontzia Bezeroenganako Arreta Gunearen alboan egongo da eskuragarri Eguberri osoan.
7.- ERREGE MAGOEN ETA BEREN PAJEEN BISITA. Haurrek Errege Magoei eta beren pajeei beren gutuna eman ahal izango diete.
* Ordutegiak:
- Urtarrilaren 3an, larunbata: 17:00etatik 20:00etara.
- Urtarrilaren 5ean, astelehena: 12:00etatik 14:00etara.
Leku finko batean egongo dira, Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan, haurrek opari-gutuna eman diezaieten edo argazki bat atera dezaten. Postontzia Bezeroenganako Arreta Gunearen alboan egongo da eskuragarri Eguberri osoan.
8.- OPARITU ESPERIENTZIAK URBILEN GOZATZEKO. Zure maiteek denetarik dute eta ez dakizu zer oparitu? Gabon hauetan, oparitu esperientziak Urbilen gozatzeko.
- URBIL OPARI-TXARTELAK. Hasteko, Urbil Opari Txartela aukera dezakezu, zentroko lokaletan kontsumitzeko. Konponbide erosoa, egin nahi duzun opari horrekin nola asmatu ez dakizunean. Urbil Opari Txartelarekin, berak nahi duen lekuan eta unean gehien gustatzen zaiona aukeratu ahal izango du. Txartelean kargatu nahi duzun zenbatekoa erabaki besterik ez duzu egin behar. Guk txartela erabiltzeko prest emango dizugu, gutun-azal batean.
- URBILBOX DESKONTUA DUTEN AISIALDI-PLANAK: Nahiago baduzu, oparitu UrbilBox deskontua duten aisialdi-planak. Urbilen egun ahaztezina igarotzeko onena: aisialdiko esperientzia paregabeak preziorik onenean. Gainera, bi plan berri ditugu eta menuetan eskaintza gastronomikoa handitu dugu! Gehien gustatzen zaizun plana aukeratu besterik ez duzu egin beharko, eta guk kaxa polit batean prestatuko dizugu, nahi duzunari oparitzeko prest.
Zatoz Bezeroenganako Arreta Gunera eta dena prestatuko dizugu oparitzeko prest.
9.- DESKONTUAK LOKALETAN DOAKO URBIL APP-AREKIN. Urbil Klubekoa izateak abantailak ditu. Deskargatu Urbilen doako aplikazioa eta aprobetxatu klubari atxikitako lokalen deskontuak, zure Gabonetako erosketak Urbilen beste inon baino hobeak izan daitezen. Ezagutu Urbilen App-aren onura guztiak.
Hau guztia eta gehiago gure instalazioen erosotasunarekin, hala nola aparkaleku estalia eta doakoa eta atseden hartzeko jatetxeen-gunea. Jarduera hauek guztiez gain, Gabon hauetan marka ugari eta deskonturik onenak izango dituzu, teilatu beraren azpian, denbora eta dirua aurrezteko.
Urbilen Gabonetarako prest dugun guztia galduko al duzu? Zure zain gaude!