GABON HAUETAN, OPARITU ESPERIENTZIAK URBILEN GOZATZEKO

Estas Navidades, regala experiencias para disfrutar en Urbil
-
Zentrokoak
Local relacionado
2025/12/16 - 11:00

Zure maiteek denetarik dute eta ez dakizu zer oparitu? Urbilen erraz jarriko dizugu. Gabon hauetan, oparitu esperientziak Urbilen gozatzeko.

Bi aukera emango dizkizugu:

  • Oparitu Urbil Opari Txartela zentroko lokaletan kontsumitzeko.

  • Oparitu UrbilBox deskontua duten aisialdi-planak.

 

Urbil Opari Txartela

Urbil Opari Txartela konponbide erosoa da, egin nahi duzun opari horrekin nola asmatu ez dakizunean. Urbil Opari Txartelarekin, berak nahi duen lekuan eta unean gehien gustatzen zaiona aukeratu ahal izango du.

Txartela Urbilgo lokal guztietan erabili ahal izango da, Game dendan, Fitness Park gimnasioan eta Loteri Bulegoan izan ezik. Urtebeteko iraungipena du erosten den unetik.

Erostea oso erraza eta doakoa da. Merkataritza-guneko moda-gunean kokatua dagoen Bezeroenganako Arreta Gunera hurbildu eta txartelean kargatu nahi duzun zenbatekoa erabaki besterik ez duzu egin behar (5€ eta 250€ bitartekoa). Guk txartela erabiltzeko prest emango dizugu, gutun-azal baten barnean.

Nola funtzionatzen du?

Urbil Opari Txartelak saldo jakin bat duen kredito-txartel batek bezala funtzionatzen du. Ezin da berriro kargatu, beraz, txartelaren saldoa amaitu arte erabili behar da.

Horrela, erosketa bakar batean edo hainbat erosketa / establezimendutan erabili ahal izango da. Beti txartelean erabilgarri dagoen saldoa kontuan hartuta, aurkeztu ezazu txartela dendako kutxan ordainketaren unean, eta erosketaren zenbatekoa txarteletik deskontatuko da.

Kontsultatu Urbil Opari Txartelari buruzko informazio guztia hemen.

 

UrbilBox deskontua duten aisialdi-planak

Nahiago baduzu, Gabon hauetan, oparitu esperientzia paregabeak preziorik onenean. Oparitu UrbilBox deskontua duten aisialdi-planak, Urbilen egun ahaztezina igarotzeko.

Zatoz Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunera eta aukeratzen duzun aisialdi plana nahi duzunari oparitzeko prest dagoen kaxa polit batean prestatuko dizugu.

Helduentzako eta haurrentzako aisialdi planak ditugu, konbinazio desberdinekin. Gainera, bi plan berri ditugu eta eskaintza gastronomikoa handitu dugu menuetan!

Gaur egun, deskontua duten 7 aisialdi-plan ditugu:

  • OCIOPLAN: Zinema + Menua = 13€

  • OCIOPLAN TXIKI: Zinema + Haurrentzako menua = 9,50€

  • BOWLINGPLAN: Bolo partida + Menua = 12,50€

  • BOWLINGPLAN TXIKI: Bolo partida + Haurrentzako menua = 9€

  • SALTOPLAN: CostaJump + Menua = 18€

  • SALTOPLAN TXIKI: CostaJump + Haurrentzako menua = 14,50€

  • SUPERPLAN: Zinema + CostaJump = 15€

Opari ezin hobea izango da, eta ziur asmatuko duzu. Eta, batez ere, esperientzia ahaztezina izango da.

Kontsultatu UrbilBox deskontua duten aisialdi-planei buruzko informazio guztia hemen.

 

Urbil da zure helmuga Gabonetako magiaz gozatzeko

Gabon hauetan, Urbil da zure helmuga Gabonetako erosketak egiteko eta aisialdi onenaz gozatzeko.

Urbilen erosketak eroso egin ahal izango dituzu, merkataritza-guneak eskaintzen dizkizun abantaila guztiekin. Sabai beraren azpian marka-aukera ugariz eta deskonturik hoberenez gozatzeko aukera izateaz gain, denbora eta dirua aurreztu ditzazun, Urbilen beste inork eskaintzen ez dizkizun erosotasun ugari aurkituko dituzu: aparkaleku estalia eta doakoa, atseden hartzeko jatetxeen-gunea, aisialdirik onena eta askoz gehiago.

Eta ez galdu Urbilen Gabonez gozatzeko prestatu ditugun jarduera guztiak.

Bizi Gabonak Urbilen.