Opari Txartela

Promedio: 4.2 (50 votos)

Urbilen Merkataritza-guneko Opari Txartela eskuragarri daukazu. Konponbide erosoa, egin nahi duzun opari horrekin nola asmatu ez dakizunean. Ezagutu itzazu gure Opari Txartelaren abantaila guztiak eta zein erraza den eskuratzea.

Urbil merkataritza-guneko Opari Txartelarekin, berak nahi duen lekuan eta unean gehien gustatzen zaiona aukeratu ahal izango du. Moda, aisialdia, jatetxeak... dena leku berean.

Txartela Urbil merkataritza-gunean parte hartzen duten lokal guztietan erabili ahal izango da (behean, "Ohiko Galderak" atalean, salbuespenak ikus ditzakezu).

Erostea oso erraza eta doakoa da. Merkataritza-guneko moda-gunean kokatua dagoen Bezeroenganako Arreta Gunera* hurbildu eta txartelean kargatu nahi duzun zenbatekoa erabaki besterik ez duzu egin behar (5€ eta 250€ bitartekoa). Nahiago baduzu, online erosi dezakezu gure wegunearen bidez, orrialde honetan, txartelean kargatu nahi duzun zenbatekoa aukeratuz eta, ondoren, Bezeroenganako Arreta Gunean txartela jasoz. Guk txartela erabiltzeko prest emango dizugu, gutun-azal baten barnean. 

Urbil merkataritza-guneko Opari Txartelarekin abantailak besterik ez dira.

*Bezeroenganako Arreta Guneko ordutegia: Astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era. Igandeak itxita. 

Irudia
practicos

Abantailak

Abantailak zuretzako:

  • Ziur asmatzen duzula zure opariarekin.
  • Zenbat gastatu nahi duzun aukeratzen duzu.
  • Momentuan eta doan jasoko duzu.
  • Oparirik onenak bilatzeko bueltak ematea saihestuko duzu.

 

Abantailak jasotzen duenarentzat:

  • Gogoko duena aukeratu dezake.
  • Merkataritza-ordutegi zabala.
  • 60 lokal aukeratu ahal izateko.
  • Txartelaren zenbatekoa hainbat erosketatan banatu dezake.

Non erosi dezaket Urbil Opari Txartela?

Urbilgo moda-gubean dagoen Bezeroenganako Arreta Gunean edo Urbilen web orrian erosi dezakezu. Online erosten baduzu, orrialde honetan bertan, Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean jaso beharko duzu.

Urbil Opari Txartelak zein zenbateko eduki dezake?

Urbil Opari Txartelak 5€ eta 250€ bitarteko saldoa eduki dezake, erosleak aukeratutakoa.

Urbilgo zein dendetan erabili dezaket Urbileko Opari Txartela?

Urbil Opari Txartela Urbilgo lokal guztietan erabili dezakezu, Game dendan, Fitness Park gimnasioan eta Loteri Bulegoan izan ezik.

Urbil Opari Txartelak iraungitze-data dauka?

Bai, Urbil Opari Txartelak iraungitze-data dauka, eta Txartelaren atzeko aldean jartzen du (urtebete erosten denetik).

Nola funtzionatzen du Urbil Opari Txartelak?

Urbil Opari Txartelak saldo jakin bat duen kredito-txartel batek bezala funtzionatzen du. Ezin da berriro kargatu, beraz, txartelaren saldoa amaitu arte erabili behar da. 

Horrela, erosketa bakar batean edo hainbat erosketa / establezimendutan erabili ahal izango da. Beti txartelean erabilgarri dagoen saldoa kontuan hartuta, aurkeztu ezazu txartela dendako kutxan ordainketaren unean, eta erosketaren zenbatekoa txarteletik deskontatuko da.

Kontuan hartu behar da beti txartelean dagoen saldoa:

  • Erosketaren zenbatekoa txartelean erabilgarri dagoen saldoa baino txikiagoa bada, gainerako saldoa txartelean gordeko da etorkizuneko erosketetarako.

  • Aldiz, erosketaren zenbatekoa txartelaren saldoa baino handiagoa bada, bezeroak dendari zenbateko saldoa duen adierazi beharko dio eta beste ordainketa-metodo baten bidez ordaindu beharko du aldea establezimenduan. Horrela, lokalaren datafonoan txartelean duten zenbateko zehatza sartu beharko dute, eta aldea, beste modu batera kobratu bezeroari, txartela hutsean gera dadin. Bezeroak ez badio dendari adierazten zenbateko saldoa duen, eta txartelaren saldoa baino zenbateko handiagoa kobratu nahi bada, lokalaren datafonoak errorea emango du, erosketaren zenbatekoa txartelaren zenbatekoa baino handiagoa baita.

Nola jakin dezaket Opari Txartelan gelditzen zaidan saldoa?

  • Saldoari buruzko informazioa www.getmybalance.com webgunean begiratu dezakezu. Bertan, txartelaren zenbakia sartu beharko da.

  • Halaber, 917 699 533 telefono-zenbakira deituta jakin dezakezu txartelaren saldoa.

  • Azkenik, Urbil merkataritza-gunean bazaude, Bezeroenganako Arreta Gunean jakin dezakezu, honen funtzionamendu-ordutegiaren barruan.

Urbilgo denda batean erosketa bat egin dut eta Opari Txartelarekin ordaintzerakoan akatsa ematen du. Zer egin behar dut?

Bezeoenganako Arreta Gunera joan behar duzu zein akats mota den ezagutzeko. Ziur aski Opari Txartelaren saldoarekin zerikusia duen akats mota bat izango da. Adibidez, 100€-ko erosketa ordaindu nahi baldin baduzu baina 50€-ko saldoa baldin badaukazu, dendan txartelean 50€ dituzula abisatu behar duzu, eta honela lehenengo 50€ horiek kobratuko dizkizute txarteletik eta aldea beste modu batean ordaindu beharko duzu.

Nola funtzionatzen dute Opari Txartelarekin egindako erosketen itzulketek?

Opari Txartelarekin ordaindutako erosketen itzulketak txartelean bertan itzuliko dira. Beraz, txartela gordetzea gomendatzen da, txartelarekin egindako erosketak itzuliko ez direla ziur jakin arte.

Zoritxarrez, diru-itzulketak ez dira berehalakoak, eta 3-5 egun behar izaten dira, gehienez ere, dirua itzultzeko (nahiz eta azkarragoa izan daitekeen), banku-txartelarekin egiten den itzulketa bezala.

Zein da Bezeroenganako Arreta Guneko ordutegia?

Urbil merkataritza-guneko Bezeroenganako Arreta Guneak ondorengo ordutegia du:

Astelehenetik larunbatera: 11:00 – 14:30 / 16:30 – 20:30.

Opari Txartelean gelditzen den saldoa jakiteko 3 modu daude:

  • Saldoari buruzko informazioa www.getmybalance.com webgunean begiratu dezakezu. Bertan, txartelaren zenbakia sartu beharko da.

  • Halaber, 917 699 533 telefono-zenbakira deituta jakin dezakezu txartelaren saldoa.

  • Azkenik, Urbil merkataritza-gunean bazaude, Bezeroenganako Arreta Gunean jakin dezakezu, honen funtzionamendu-ordutegiaren barruan.