HAURRENTZAKO GABONETAKO JARDUERAK
Gabonak iritsi dira Urbilera! Eta, honekin batera, haurrentzako doako jarduera ugari ditugu, familia osoak ondo pasatzeko: haurrentzako jolasgune bat Zentroko Elkargunean, Olentzero eta Mari Domingiren eta Errege Magoen bisita urtero bezala, etxeko txikienentzako Gabonetako jarduerak Txiki Urbil gure doako haur-gunean, eta askoz gehiago.
Jarraian, azaroaren 28tik urtarrilaren 5era Urbilen haurrentzako aurkituko dituzun Gabonetako jarduera guztiak azalduko ditugu:
Haurrentzako jolasgunea: arrapala handi bat, zoru eta horma jokoak eta Gabonetako zuhaitz bat
Azaroaren 28tik urtarrilaren 5era, Zentroko Elkargunean 4 eta 10 urte bitarteko haurrentzako jolasgune bat izango dugu, arrapala handi bat, zoru eta horma jokoak eta Gabonetako zuhaitz bat dituena. Esparru berean, panpina automatak egongo dira gabon kantak abesten, txikienen gozamenerako.
* Nola sartu jolasgunera?
Jolasgunerako sarrera doakoa izango da. Urbilen doako aplikazioa mugikorrean deskargatuta izatea besterik ez da beharko. Oraindik ez baduzu, une batean deskarga dezakezu: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.
Jolasgunera sartzeko, Urbil Klubeko QR identifikazio-kodea aurkeztu beharko da, Urbilen doako aplikazioaren bidez.
* Haurrentzako jolasguneko egunak eta ordutegiak:
Azaroaren 28tik urtarrilaren 5era:
-
Astelehenetik ostiralera eta igande/jaiegunetan: 17:00etatik 20:00etara (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik).
-
Larunbatetan (abenduaren 6a barne): 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
-
Abenduaren 24an eta 31n eta urtarrilaren 5ean: 11:00etatik 14:00etara.
* Erabilera-arauak:
-
Gomendatutako adina: 4 urtetatik 10 urtetara.
-
20 minuturo 20 umez osatutako talde bat sartuko da.
-
Urbil ez da jardueraren erabilera txarraren erantzule egingo, ezta horren ondorioz beste erabiltzaileengan sor daitezkeen min pertsonalena ere.
Olentzero eta Errege Magoen bisita
Urtero bezala, Olentzero Urbilera bisitan etorriko da Mari Domingirekin batera eta haurrek beren gutuna eman ahal izango diete.
* Olentzero eta Mari Domingiren ordutegiak:
-
Abenduak 23, asteartea: 17:00etatik 20:00etara.
-
Abenduak 24, asteazkena: 11:00etatik 14:00etara.
Gainera, Errege Magoak eta beren pajeak ere Urbilera etorriko dira bisitan eta haurrek beren gutuna eman ahal izango diete.
* Errege Magoak eta pajeen ordutegiak:
-
Urtarrilaren 3a, larunbata: 17:00etatik 20:00etara.
-
Urtarrilaren 5a, astelehena: 12:00etatik 14:00etara.
* Bezeroenganako Arreta Gunean egongo dira etxeko txikienek oparien eskutitzak eman ahal izateko edo argazki bat ateratzeko.
* Olentzerorentzako eta Errege Magoentzako doako gutunak:
Abenduaren 12tik aurrera, Bezeroenganako Arreta Gunean Gabonetako postalak eta haurrentzako Olentzerorentzako eta Errege Magoentzako gutunak egongo dira doan bezeroen eskura, eta postontzi bat ere izango da, Gabonetan edozein unetan bertan gutunak uzteko.
Gabonetako jarduerak Txiki Urbilen
Azkenik, Txiki Urbil haurrentzako doako gunean, aisialdi eta jatetxeen goiko solairuan kokatua, Gabonak ospatuko ditu txikienentzako Gabonetako tailerrekin.
Gainera, irekiera egun bereziak egongo dira. Abenduaren 18tik urtarrilaren 4ra (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik), Txiki Urbil egunero egongo da zabali.
Informazio eta ordutegi guztiak hemen sakatuta kontsulta ditzakezu.
Ez galdu Urbilen Gabonetarako prest dugun guztia!
ANTOLATZAILEA:
Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.
URBILEN APLIKAZIOA:
Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.
Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.