OLENTZERO ETA MARI DOMINGIK URBIL BISITATUKO DUTE!

-
Zentrokoak
Haurrenak
Local relacionado
2024/12/23 - 17:00
Olentzero eta Mari Domingi Urbilera bisitan datoz! Bisita berezi honi esker, etxeko txikienek, oparien gutuna eskura eman ahal izango diete ondorengo egun eta ordutegi hauetan:
-
Abenduak 23, astelehena: 17:00etatik 20:00etara.
-
Abenduak 24, asteartea: 11:00etatik 14:00etara.
Olentzero eta Mari Domingi lenku finko batean egongo dira, Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan, haurrek opari-gutuna eman diezaieten edo beraiekin argazki bat atera dezaten.
Olentzerorentzako eta Errege Magoentzako gutunak eta Gabonetako postalak
Gogoratu Olentzerorentzako eta Errege Magoentzako gutunak eta Gabonetako postalak eskuragarri dituzula doan Bezeroenganako Arreta Gunean.
Gainera, postontzi bat jarri dugu Bezeroenganako Arreta Gunearen alboan, haurrek Eguberri osoan zehar euren gutuna bertan utzi ahal izan dezaten.