BIZI ZINEMALDIA CINESA URBILEN

Bizi Zinemaldia Urbilen! Donostia Zinemaldiaren eta Urbilen lankidetzari esker, aurten, Cinesa Urbil Zinemaldiko areto ofizial bihurtu da eta SSIFF 2025eko Programazio Ofizialeko 5 film proiektatuko ditu. Horietako hiru haurrentzakoak izango dira: "Kaixo, Frida!", "Flow" eta "Heidi, katamotzaren erreskatea". Gainera, "Go!azen" telesailaren denboraldi berriko lehen atala proiektatuko da eta "Faisaien Irla".
Donostia Zinemaldiak bere 73. edizioa ospatuko du irailaren 19tik 27ra eta, kulturarekin eta euskararekin, eta kasu honetan, euskal industria zinematografikoarekin dugun konpromisoaren erakusgarri, aurten ere Urbil Zinemiraren babeslea da, Donostia Zinemaldian euskal zinemari eskainitako saila. Konpromiso Urbil gure proiektuaren baitan kokatutako ekimena.
Eta ez galdu Zinemaldirako sarrera bikoitzen zozketa Urbilen aplikazioan!
SSIFF 2025eko Programazio Ofiziala Cinesa Urbilen
Hau da SSIFF 2025eko Programazio Ofiziala Cinesa Urbilen:
-
Irailak 20, larunbata, 18:30ean: Kaixo, Frida! | Haurrentzako Zinema | 83 min | Hizkuntza: Euskara | Azpitituluak: Euskarazko bertsioa.
-
Irailak 21, igandea, 18:30ean: Flow | Haurrentzako Zinema | 85 min | Hizkuntza: Elkarrizketarik gabe | Azpitituluak: Elkarrizketarik gabe.
-
Irailak 25, osteguna, 18:30ean: Go!azen | 60 min | Hizkuntza: Euskara | Azpitituluak: Jatorrizko Bertsioa, azpitituluak gaztelaniaz.
-
Irailak 26, ostirala, 18:30ean: Faisaien Irla | 100 min | Hizkuntza: Euskara, gaztelania, frantsesa | Azpitituluak: Jatorrizko Bertsioa, azpitituluak gaztelaniaz.
-
Irailak 27, larunbata, 18:30ean: Heidi, katamotzaren erreskatea | Haurrentzako Zinema | 80 min | Hizkuntza: Euskara | Azpitituluak: Euskarazko bertsioa.
Sarreren salmenta
Film hauek Cinesa Urbilen ikusteko sarrerak bi fasetan jarriko dira salgai:
-
Irailak 14, igandea, 09:00etan: "Kaixo, Frida!" eta "Flow".
-
Irailak 16, asteartea, 09:00etan: "Go!azen", "Faisaien Irla" eta "Heidi, katamotzaren erreskatea".
Sarrerak online Zinemaldiaren webgunean eta Zinemaldi Plazako leihatiletan erosi ahal izango dira. Gainera, emanaldien egunetan, Cinesa Urbilen erosi ahal izango dira.
Haurrentzako filmen sarreren prezioa 2€-koa izango da, eta "Go!azen" eta "Faisaien Irla" filmen sarreren prezioa 8,75€-ekoa izango da.
5 filmen sinopsia
Jarraian, Zinemaldiaren egunetan Cinesa Urbilen proiektatuko diren 5 filmen sinopsia uzten dizugu.
Kaixo, Frida! | Irailak 20, larunbata, 18:30ean (83 min)
Hizkuntza: Euskara.
Azpitituluak: Euskarazko bertsioa.
Cinesa Urbilen proiektatuko den Zinemaldiko Haur Zinema saileko hiru filmetako lehena "Kaixo, Frida!" da.
Neskato desberdin baten istorioa da hau. Bere mundua Coyoacán da, Mexikon. Distiratsua, kartsua, dena interesatzen zaio. Eta zailtasunak jazotzen direnean, irudimen mugaezinez egiten die aurre. Frida Kahlo da neskato hori!

Flow | Irailak 21, igandea, 18:30ean (85 min)
Hizkuntza: Elkarrizketarik gabe.
Azpitituluak: Elkarrizketarik gabe.
Cinesa Urbilen proiektatuko den Zinemaldiko Haur Zinema saileko hiru filmetako bigarrena "Flow" da. Nazioartean aintzatetsia izan den pelikula eta Animaziozko Film Onenaren Oscar saria jaso duena.
Katu bat itxuraz urez estalitako eta agidanez gizakirik gabeko mundu batean dago. Babesleku bila, beste espezie batzuetako animaliak dituen itsasontzi batera iritsiko da. Horiekin ondo moldatzea urari dioten beldurra gainditzea baino erronka handiagoa izango da. Abentura hartan, ausardia erakutsi eta desberdintasunak gainditu beharko dituzte egoera berrira egokitzeko. Animaziozko film onenaren Oscar eta Golden Globe sariak, Cannesko Un Certain Regard atalean estreinatu ondoren.

Go!azen | Irailak 25, osteguna, 18:30ean (60 min)
Hizkuntza: Euskara.
Azpitituluak: Jatorrizko Bertsioa, azpitituluak gaztelaniaz.
Irailaren 25ean, ostegunean, 18:30ean, "Go!azen" telesailaren hamabigarren denboraldiko lehen atala proiektatuko da Cinesa Urbilen. Eta sorpresa askorekin izango da!
Telebista-film gisa sortu bazen ere, Go!azen telesailak 12 denboraldi beteko ditu. Horietako bakoitzean Euskal Herrian ekoitziako lehen telesail musikalak uda berri bat erakutsiko du Basakabiko kanpamentuan, nola iraganeko hala gaurko abesti ezagunen bertsioen bidez. Aurtengoa umorez eta abenturaz beteriko denboraldia izango da berriro.

Faisaien Irla | Irailak 26, ostirala, 18:30ean (100 min)
Hizkuntza: Euskara, gaztelania, frantsesa.
Azpitituluak: Jatorrizko Bertsioa, azpitituluak gaztelaniaz.
Zinemira sailean programatutako film luze hau Cinesa Urbilen ikusi ahal izango da irailaren 26an, ostirala, 18:30ean. Filma honen protagonistetako batek aurkeztuko du, Aia Kruse aktore donostiar gazteak.
Faisaien uhartea munduko jabekidetza txikiena da. Urtearen erdia Espainiako Estatuari dagokio eta beste erdia Estatu Frantsesari. Bidasoa ibaiaren –bi estatuak banatzen dituen muga naturalaren– erdian azaleratzen da. Laida eta Sambou, bertako bikote bat, irlaren aurrean dabiltza pasieran. Bi pertsona ikusiko dituzte ibaia igerian zeharkatzen, beste aldera iristen saiatzeko. Egun batzuk geroago, hilotz bat agertuko da uhartearen subiranotasun-trukearen aldi berean. Nork hartuko du bere gain?

Heidi, katamotzaren erreskatea | Irailak 27, larunbata, 18:30ean (80 min)
Hizkuntza: Euskara.
Azpitituluak: Euskarazko bertsioa.
"Heidi, katamotzaren erreskatea" da Cinesa Urbilen ikusgai izango den Zinemaldiko Haur Zinemaren ataleko azken filma.
Heidik zauritutako katamotz bat aurkitzen duenean mendian, misio ausart bati ekingo dio bere lagun Peterrekin, animalia haren familiarengana eramateko, natura eta bere etxea arriskuan jartzen dituen enpresaburu gupidagabe baten aurka.

Gozatu Zinemaldiaz Urbilen!