"FAISAIEN IRLA" IKUSTEKO 5 SARRERA BIKOITZEN ZOZKETA

Ez dugu nahi Urbilen Zinemaldiaz gozatu gabe geratzea. Horregatik, gure Instagram-eko profilean, Cinesa Urbilen "Faisaien Irla" ikusteko 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu!
Filma Donostia Zinemaldiaren Programazio Ofizialaren parte da, eta Cinesa Urbilen proiektatuko da irailaren 26an, ostirala, 18:30ean. Gainera, protagonistetako batek aurkeztuko du filma, Aia Kruse aktore donostiar gazteak.
Frantzia eta Espainiaren arteko munduko kondominio txikienean girotutako thrillerra da. Gogorarazten dizugu, Zinemaldiaren webgune ofizialean "Faisaien Irla" ikusteko sarrera ere eros dezakezula.
Zozketaren mekanika:
Instagram-eko gure profilaren bidez zozketan parte hartzeko mekanika oso erraza da:
-
Instagram-ean jarraitu Urbil @urbil_cc eta Donostia Zinemaldia @sansebastianfes.
-
"Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
-
Etiketatu iezaiozu pelikula hau ikusiko zenukeen pertsona horri zozketaren post-eko iruzkinetan.
Zenbat eta gehiagotan parte hartu, orduan eta aukera gehiago saria irabazteko!
Sariak:
5 sarrera bikoitz "Faisaien Irla" Cinesa Urbilen ikusteko, irailaren 26an (ostirala), 18:30ean.
Parte hartzeko epea:
2025eko irailaren 22ko 12:00etatik 2025eko irailaren 25eko 12:00etara.
Irabazleen jakinarazpena:
Irabazleak 2025eko irailaren 25ean, 14:00etan, jakinaraziko ditugu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.
SARIA JASOTZEA:
Irailaren 25ean, Urbil merkataritza-gunea Instagram-eko zuzeneko mezu bidez irabazleekin harremanetan jarriko da, helbide elektroniko bat eskatzeko eta, horrela, sarrerak bidali ahal izateko.
ANTOLATZAILEA:
Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.
ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:
PARTE-HARTZAILEAK:
Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:
Irabazleak bere Instagram-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko du, sustapenaren irabazlearen berri emateko. Era berean, bere irudia, saria jasoz, Urbilgo webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko du, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko.
INDARGABETZEA:
Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko profilean berehala jakinaraziz.
DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:
Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.
Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.