URBIL, ZINEMALDIKO ZINEMIRA SAILAREN BABESLEA

Urbil, Zinemaldiko Zinemira sailaren babeslea
Jatorria-ren helburuak
Helburuak lortzeko aliantzak
2025/08/28 - 12:00

Irailaren 19tik 27ra Donostia Zinemaldiak bere 73. edizioa ospatuko du eta aurten ere Urbilek bat egingo du euskal zinemari eskainia dagoen Zinemira sailaren babesle gisa.

Zinemira Donostia Zinemaldiak eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak antolatzen dute, Irizar, EiTB eta Urbilek babestuta, eta Euskadiko Filmategiaren, EPEren, IBAIAren eta Zineuskadiren lankidetzarekin.

Lankidetza honi esker, gure Konpromiso Urbil proiektuaren baitan kokatuta dagoena, hainbat ekimen garatuko dira.

 

Zinemaldirako sarrera bikoitzen zozketa

Jendeak munduko zinemaldirik ospetsuenetako batez goza dezan, Urbilen doako App-ean Donostia Zinemaldirako sarrera bikoitzen zozketa bat jarri da martxan.

 

SSIFF 2025eko Programazio Ofizialeko 5 proiekzio Cinesa Urbilen

Gainera, Donostia Zinemaldiaren eta Urbilen lankidetzari esker, aurten Zentroa Zinemaldiaren erakusleiho gehigarri bihurtuko da Gipuzkoa osorako.

Donostia Zinemaldiaren egunetan, Cinesa Urbilen SSIFF 2025eko Programazio Ofizialeko 5 proiekzioz gozatu ahal izango duzu. Laster informazio gehiago.

 

Kultura eta euskarari babesa

Urbil beti nabarmendu da jasangarritasunarekin eta ingurunearekin, kulturarekin eta euskararekin duen konpromisoagatik, eta hainbat ekimen sozial, kultural eta ingurumenekoak sustatu ditu Konpromiso Urbil proiektuaren esparruan.

Kulturarekin eta euskararekin duen konpromisoaren erakusgarri, Urbil aurten ere Donostia Zinemaldira batu da babesle gisa. Aliantza garrantzitsu honek, probintzian pisu handia duen erakunde baten (Zinemaldia) eta Urbilen arteko lotura kulturalak sendotu eta euskal kultura babestea bilatzen ditu.

Horrela, Urbilen gure Konpromiso Urbil proiektua indartzen jarraitzen dugu, NBEren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarrituta. Proiektu honen ardatz nagusietako bat tokiko kulturari, euskarari eta inguruko eragileei laguntzea da.