EZAGUTZEN AL DITUZU URBILEKO AZKEN IREKIERAK?

Ezagutzen al dituzu Urbileko azken irekierak?
Zentrokoak
Local relacionado
2026/08/14 - 10:00

Urte honetan, sei marka gehitu (edo berregokitu) dira gure eskaintzara. Irekieraren bat galdu al duzu? Ez kezkatu, hemen duzu Urbilera iritsi diren marka berrien laburpena (batzuk Gipuzkoan duten denda bakarrarekin!) eta eskaintzen dituzten deskontuak.

 

C&A, familia osoarentzako moda

Gipuzkoako C&A denda bakarra. 1.200 m² baino gehiago emakume, gizon, gazte, haur eta haurtxoentzako modarekin. Kalitatezko arropa, eskuragarria eta taila anitzekoa.

10€-ko deskontua eskaintzen du 50€-tik gorako erosketetan, Urbilen aplikazioarekin.

 

Women'secret-ek irudi berria estreinatu du

Women'secret lentzeria dendak irudi berria estreinatu du Elkargunearen ondoan dagoen espazio zabalago eta erosoago batean.

Udako joerak ezagutzera zatoz?

 

Motocard, motorren zale amorratuentzat

Gipuzkoan duen denda bakarra gure goiko solairuan dago. Motorzaleentzako ekipamenduz eta osagarriz beteriko paradisua (kaskoak, jakak, eskularruak, botak eta sektoreko marka nagusietako produktuak).

 

Domino's Pizza eta bere askotariko masak

Domino's, pizza zaleak konkistatuko dituen proposamen batekin dator. Irekieragatik sustapen bereziak eskaintzen ditu, %10eko deskontua Urbilen App-ean eta menua UrbilBox planetan.

 

KAI Steet Food, sariak dituzten hanburgesak

Euskadin erreferentziazko hanburgesategietako bat da, eta duela gutxi hainbat sari jaso ditu. %5eko deskontuaz goza dezakezu Urbilen App-ean edo haren menua probatu dezakezu UrbilBox planetan.

 

Hani Móviles, zure mugikorra konponduko dute behar duzunean

Hani Móviles mugikorrak konpondu eta smartphone libreak eta osagarriak saltzen dituen establezimendua da. Gailu mugikorretarako konponketa eta laguntza teknikoko zerbitzuak eskaintzen ditu: pantaila aldaketa, bateria aldaketa, urak eragindako kalteen konponbidea eta software arazoen konponketa.

 

 

Nobedade guztien jakinaren gainean zaudela, Urbilen ikusiko dugu elkar?