SARRERA BIKOITZ BAT ZOZKETATZEN DUGU STAR WARS-EN AZKENEKO PELIKULARAKO

SARRERA BIKOITZ BAT ZOZKETATZEN DUGU STAR WARS-EN AZKENEKO PELIKULARAKO
-
Zentrokoak
Sector
Aisialdia
2019/12/02 - 10:13

Urtean zehar gehien espero zen pelikula Cinesa Urbilera helduko da! Star Wars gustatzen zaizu? Sarrera bikoitz bat zozketatzen dugu gure Facebook-eko orriaren bidez abenduaren 19an estrainatzen den Star Wars-en azkeneko pelikularako: El ascenso de Skywalker.

ZOZKETAREN MEKANIKA:

Zozketan parte hartzeko gure Facebook-eko orriari "Atsegin dut" eman eta etiketatu nahi duzun pertsona zozketaren argitalpenean.

PARTE-HARTZE EPEA :

Zozketan parte hartzeko epea 2019ko abenduaren 2ko 12:00etatik 2019ko abenduaren 9ko 12:00etara izango da.

SARIA :

Sarrera bikoitz bat Cinesa Urbilen abenduaren 19an estrainatuko den Star Wars-en azkeneko pelikularako: El ascenso de Skywalker.

IRABAZLEAREN JAKINARAZPENA:

Irabazlea 2019ko abenduaren 9an jakinaraziko da, 14:00etan, www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.

SARIA JASOTZEA:

Irabazleak Cinesa Urbileko bi kode jasoko ditu bi sarrerengatik trukatzeko. Trukea online erosketaren bidez bakarrik egingo da. Kodeak 2020/01/31 arte izango dira baliozkoak.

ANTOLATZAILEA

Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoen URBIL MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK

PARTE-HARTZAILEAK

18 urtetik gorakoa izan eta Euskal Herrian bizi behar da.

IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK

Irabazleek eta euren ordezkoek, euren Facebook-eko erabiltzailea eta profil publikoa URBIL MERKATARITZA GUNEKO perfiletan edo web gunean argitaratzea baimendu beharko dute zozketaren irabazleak jakinarazteko.

INDARGABETZEA

URBIL MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOAK zozketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Facebook eta Twitterreko perfiletan komunikatuta.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK

Zozeketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: URBIL MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA
  • Helburua: Urbileko zozketetan parte hartzea, publizitatea bidali ahalko da posta elektronikoaren bidez edota SMS bidez, interesatuaren aurre onarpenaz gure sare sozialetako App-ean.
  • Legitimazioa: Interesatuaren onarpena.
  • Hartzaileak: Ez dira datuen lagapenik aurreikusten.
  • Jatorria: Interesatu bera.
  • Eskubideak: Datuen atzipen, zuzenketa, indargabeketa, aurkakotasun, tratamendu mugaketa eta bere kasuan, aurkako eramangarritasuna.

Eskubideen jardutea: P.I. Asteasuain, Nº 7 20170, Usurbil, Gipuzkoa.

Datuen babeserako informazio gehiagorako kontsultatu: https://www.urbil.es/es/informacion-adicional-lopd-sorteos-cas indarrean dagoen legeak ezarrita.

KONTAKTU ETA ERREKLAMAZIOAK: Parte-hartzaileek URBIL MERKATARITZA GUNEAREKIN kontaktuan jarri ahalko dira edozein duda edo Erreklamaziorako marketing@urbil.es korreoaren bidez.

OINARRIEN ONARPENA: Zozketaren parte hartzaileek onarri legalak onartuko dituzte zozketan parte hartzean.