NAGOYA RAMEN-EN BIRENTZAKO AFARI BATEN ZOZKETA

Sorteo de una cena para dos en Nagoya Ramen
-
Zentrokoak
Local relacionado
2025/04/11 - 14:00

[ZOZKETA AMAITUTA]

Urbilen, asko gustatzen zaigu zuk esperientzia paregabeak bizitzea. Horregatik, Instagram-eko gure profilean, bi lagunentzako afari bat zozkatuko dugu Nagoya Ramen-en, ramenean espezializatutako jatetxe japoniarra, Zentroko goiko solairuan dagoena. Aukera paregabea zuk nahi duzunarekin benetako esperientzia japoniarra bizi dezazun, bai gastronomiagatik, bai dekorazioagatik, zuzenean Japoniara eramango zaituena.

 

Zozketaren mekanika:

Instagram-eko gure profilaren bidez zozketan parte hartzeko mekanika oso erraza da:

  • Instagram-ean jarraitu Urbil @urbil_cc.

  • "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.

  • Etiketatu iezaiozu afari hau partekatuko zenukeen pertsona horri zozketaren post-eko iruzkinetan. 

Zenbat eta gehiagotan parte hartu, orduan eta aukera gehiago saria irabazteko!

 

Parte hartzeko epea:

2025eko apirilaren 4ko 12:00etatik 2025eko apirilaren 11ko 12:00etara.

 

Irabazlearen jakinarazpena:

Irabazlea 2025eko apirilaren 11n, 14:00etan, jakinaraziko dugu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.

7 laneguneko epean irabazlearekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu saria onartzen duela baieztatzeko, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria, eta horrela hurrenez hurren.

 

Saria:

Bi lagunentzako afari bat Nagoya Namen-en, gehienez 60€-koa. Zenbateko hori gaindituz gero, aldea jatetxean ordaindu beharko da. Tiketaren balioa txikiagoa bada, gainerako balioa ezingo da berrerabili.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEA:

Dagoeneko Nagoya Ramen-en birentzako afari baten zozketaren irabazlea dugu!

Zozketaren irabazlea ondorengoa da:

Izaskun Martínez (@izasmtnez).

Zorionak irabazleari, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Sariaz gozatzeko, irabazleak bere NAN-arekin identifikatu beharko du Nagoya Ramen-en 2025eko maiatzaren 11 baino lehen.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:

PARTE-HARTZAILEAK:

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:

Irabazleak bere Instagram-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko du, sustapenaren irabazlearen berri emateko. Era berean, bere irudia, saria jasoz, Urbilgo webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko du, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko. 

INDARGABETZEA:

Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko profilean berehala jakinaraziz.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:

Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

 

Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.