MONSTERS WORLD TOUR-ERAKO 14 SARRERA BIKOITZEN ZOZKETA

MONSTERS WORLD TOUR-ERAKO 14 SARRERA BIKOITZEN ZOZKETA
-
2022/07/18 - 12:00

Motorren mundua gustatzen bazaizu, zorteko zaude, Monsters World Tour Urbilera iritsiko baita. Hau zuzeneko show-a da, non auto, moto, quad, traktore eta benetako Monster Trucks amerikarren akrobaziarik harrigarrienak ikus daitezkeen. Horregatik, Urbilen, uztailaren 18tik 22ra, Monsters World Tour-ek Urbilen uztailaren 23an 20:00etan eskainiko duen ikuskizunerako 14 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu gure sare sozialetan: 7 sarrera bikoitz Instagram bidez eta beste 7 sarrera bikoitz Facebook bidez.

Gainera, jakinarazten dizuegu Monsters World Tour Urbilen egongo dela uztailaren 23tik abuztuaren 7ra, eta ikuskizunak eskainiko dituela ostiral, larunbat eta igandeetan 20:00etan merkataritza-guneko aparkalekuan (ikuskizun bakoitzak ordu eta erdi irauten du). Guztira 15 trailer eta 400 tona material izango ditu, eta horien artean nabarmentzekoak dira Monster Truck erraldoiak, 3 metrotik gorakoak, sei tonako pisua dutenak eta 1.400 zaldiko potentzia duten motorrek mugitzen dituztenak. Hemen ikus dezakezu Monsters World Tour-ek Urbilen eskainitako ikuskizunaren laburpen bat.

 

Zozketaren mekanika:

Gure Instagram eta Facebook-eko profilen bidez parte hartzeko mekanika oso erraza da:

1.- Instagram-eko zozketa: Instagram bitartez 7 sarrera bikoitz zozkatuko dira.

Instagram bitartez parte hartzeko egin beharrekoa:

  • Gure profila jarraitu @urbil_cc
  • "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
  • Aipatu lagun bat zozketaren post-ean.

2.- Facebook-eko zozketa: Facebook bitartez beste 7 sarrera bikoitz zozkatuko dira.

Facebook bitartez parte hartzeko egin beharrekoa:

  • Gure profila jarraitu @urbil_cc
  • "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
  • Aipatu lagun bat zozketaren post-ean.

Bi sare sozialetan parte har dezakezu, irabazle izateko aukerak handitzeko.

 

Parte hartzeko epea:

2022ko uztailaren 18ko 12:00etatik 2022ko uztailaren 22ko 12:00ak arte.

 

Irabazleen jakinarazpena:

2022ko uztailaren 22ko 14:00etan irabazleen izenak jakinaraziko ditugu www.urbil.es  webgunean eta gure sare sozialetan. 

 

Sariak:

Guztira 14 sarrera bikoitz dira Monsters World Tour-ek Urbilen uztailaren 23an 20:00etan eskainiko duen ekitaldirako: 7 sarrera bikoitz Instagram bidez zozkatuak eta beste 7 sarrera bikoitz Facebook-en bidez zozkatuak.

 

ZOZKETEN IRABAZLEAK:

Dagoeneko Monsters World Tour-erako 14 sarrera bikoitzen zozketaren irabazleak ditugu!

1.- Instagram-eko zozketaren 7 sarrera bikoitzen irabazleak:

  • @ljuanjosegarcia
  • @alainereytizon
  • @lospostresdesonsoles
  • @captainslow81
  • @arteaga.amets
  • @irisjacome
  • @_aaitorr_

2.- Facebook-eko zozketaren 7 sarrera bikoitzen irabazleak:

  • Itzal Ordoñez Jimenez
  • Ivan Martinez Fernandez
  • Txus Ber
  • Roxy Lozano Estefania
  • Laida Alkiza Sarasola
  • Antonia Gonzalez Aviles
  • Rosa Maria Solis Muriana

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztiei! 

 

SARIA JASOTZEA:

Urbil merkataritza-gunea irabazleekin harremanetan jarriko da sare sozialen bidez, izen-abizenak eta NAN zenbakia eskatzeko. Horrela, Urbilek leihatillan emango ditu datu horiek eta irabazleak uztailaren 23an sariaz gozatzera doazenean, leihatilan irabazle gisa identifikatu ahal izango dituzte.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:

PARTE-HARTZAILEAK:

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:

Irabazleek euren Instagram-eko eta Facebook-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko dute, sustapenaren irabazleen berri emateko. Era berean, beren irudia, saria jasoz, Urbileko webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko dute, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko. 

INDARGABETZEA:

Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko eta Facebook-eko profiletan berehala jakinaraziz.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:

Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

 

Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.