GABONETAN OPARITU URBILBOX AISIALDI PLANAK

Gabonetan oparitu Urbilbox aisialdi planak
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2023/12/15 - 16:30

Zure maiteek denetarik dute eta ez dakizu zer oparitu? Urbilen erraz jarriko dizugu. Gabon hauetan, oparitu esperientzia paregabeak preziorik onenean. Oparitu deskontua duten UrbilBox aisialdi-planak.

Gabon hauetan, zentroko Moda Gunean, UrbilBox-en stand berezi bat izango dugu. Bertan, oparitzeko prest dauden kaxa politetan aisialdi-planak prestatuko ditugu, zure familiarekin edo lagunekin esperientzia ahaztezinak parteka ditzazun Urbilen. 

Helduentzako eta haurrentzako aisialdi-planak ditugu, konbinazio ezberdinekin: Zinema + Menua, CostaJump + Menua, Zinema + CostaJump... Opari ezin hobea izango da, eta ziur asmatuko duzu. Eta, batez ere, esperientzia ahaztezina izango da.

 

UrbilBox Opari-Kaxak eskuratzeko Stand-a: oparitu esperientziak

Gabon hauetan deskontua duten aisialdi-planak oparitu nahi badituzu, hurbildu zaitez zentroko Moda Gunean dagoen UrbilBox-en stand berezira (Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan, Zara dendaren parean), eta aukeratzen duzun aisialdi-plana kaxa polit batean prestatuko dizugu, nahi duzunari oparitzeko prest. Opari-kaxa honekin ziur asmatuko duzu, gozatzeko esperientzia bat oparituko baituzu.

 

UrbilBox Stand-aren irekiera egunak eta ordutegiak:

Gabonetako UrbilBox-en stand berezia zentroko Moda Gunean egongo da abenduaren 15etik urtarrilaren 5era:

  • Astelehenetik ostegunera: 16:30etik 20:30era.

  • Ostiraletan: 11:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era.

  • Larunbatetan: 11:30etik 14:30era eta 16:30etik 20:30era.

  • Igandeetan: itxita.

* Salbuespenak:

  • Abenduak 15 (ostirala): arratsaldez bakarrik, 16:30etik 20:30era.

  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean: Stand-a itxita.

  • Abenduak 29 (ostirala): arratsaldez bakarrik, 16:30etik 20:30era.

  • Urtarrilak 5 (ostirala): goizez bakarrik, 11:30etik 14:30era.

 

Deskontua duten UrbilBox aisialdi-planak

Aukeratu gehien gustatzen zaizun deskontua duen aisialdi-plana. 5 aukera dituzu:

  • OCIOPLAN: Zinema + Menua = 13€

  • OCIOPLAN TXIKI: Zinema + Haurrentzako menua = 8,50€

  • SALTOPLAN: CostaJump + Menua = 16€

  • SALTOPLAN TXIKI: CostaJump + Haurrentzako menua = 11,50€

  • SUPERPLAN: Zinema + CostaJump = 13€

 

UrbilBox-en opari-kaxekin, oparitu aisialdiko esperientzia bat preziorik onenean. Deskontua duten aisialdi-planak, Urbilen egun ahaztezina pasatzeko. Kontsultatu deskontua duten aisialdi-planei buruzko informazio guztia.

Bizi Gabonak Urbilen.