FROZEN 2 PELIKULARAKO 4 SARRERAKO 2 PACK ZOZKETATZEN DITUGU

FROZEN 2 PELIKULARAKO 4 SARRERAKO 2 PACK ZOZKETATZEN DITUGU
-
Zentrokoak
Sector
Aisialdia
2019/11/13 - 17:09

2 pack (4 sarrerekin bakoitza) zozketatzen ditugu gure Facebook-eko orriaren bidez Frozen 2 pelikula ikusteko (estrainaldia azaroaren 22an). Haurrak badituzu, animatu eta parte hartu gure zozketan!

ZOZKETAREN MEKANIKA:   

Zozketan parte hartzeko gure Facebook-eko orriari (Urbil) "Atsegin dut" eman eta etiketatu nahi duzun pertsona zozketaren argitalpenean.

PARTE-HARTZE EPEA:   

Zozketan parte hartzeko epea 2019ko azaroaren 21eko 12:00etatik 2019ko azaroaren 26ko 12:00etara izango da.  

SARIAK:   

2 pack 4 sarrerekin bakoitza Frozen 2 pelikula ikusteko Cinesa Urbilen.

IRABAZLEEN JAKINARAZPENA

Bi irabazleak 2019ko azaroaren 26an jakinaraziko dira, 14:00etan, www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.

SARIA JASOTZEA:

Irabazleek Cinesa Urbileko kodeak jasoko dituzte beraien sarrerengatik trukatzeko. Trukea online erosketaren bidez bakarrik egingo da. Horrela, irabazle bakoitzak 4 sarrera dituen bere pack-az gozatuko du.

ANTOLATZAILEA

Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoen URBIL MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK

PARTE-HARTZAILEAK

18 urtetik gorakoa izan eta Euskal Herrian bizi behar da.

IRUDI-ESKUBIDE  EDO/ETA IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK

Irabazleek eta euren ordezkoek, euren Facebook-eko erabiltzailea eta profil publikoa URBIL MERKATARITZA GUNEKO perfiletan edo web gunean argitaratzea baimendu beharko dute zozketaren irabazleak jakinarazteko. 

INDARGABETZEA

URBIL MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOAK zozketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Facebook eta Twitterreko perfiletan komunikatuta.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK

Zozketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

DATUEN BABESARI BURUZKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

  • Arduraduna: URBIL MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA
  • Helburua: Urbileko zozketetan parte hartzea, publizitatea bidali ahalko da posta elektronikoaren bidez edota SMS bidez, interesatuaren aurre onarpenaz gure sare sozialetako App-ean.
  • Legitimazioa: Interesatuaren onarpena.
  • Hartzaileak: Ez dira datuen lagapenik aurreikusten.
  • Jatorria: Interesatu bera.
  • Eskubideak: Datuen atzipen, zuzenketa, indargabeketa, aurkakotasun, tratamendu mugaketa eta bere kasuan, aurkako eramangarritasuna.

 

Eskubideen jardutea: P.I. Asteasuain, Nº 7 20170, Usurbil, Gipuzkoa.

Datuen babeserako informazio gehiagorako kontsultatu:  https://www.urbil.es/es/informacion-adicional-lopd-sorteos-cas indarrean dagoen legeak ezarrita.

KONTAKTU ETA ERREKLAMAZIOAK: Parte-hartzaileek URBIL MERKATARITZA GUNEAREKIN kontaktuan jarri ahalko dira edozein duda edo Erreklamaziorako marketing@urbil.es korreoaren bidez.

OINARRIEN ONARPENA: Zozketaren parte hartzaileek oinarri legalak onartuko dituzte zozketan parte hartzean.