AISIALDIKO PLANEN ZOZKETA AITAREN EGUNAGATIK

-
Zentrokoak
Sector
Aisialdia
Local relacionado
2019/03/06 - 19:15

Aitaren Eguna dela eta, familian  aisialdiko une batez gozatzera gonbidatu nahi zaituztegu.

ANTOLATZAILEA

 URBIL MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA sustapenaren antolatzailea da. Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua. 

PARTE-HARTZE EPEA

 Parte hartzeko epea martxoaren 12ko eguerdiko 12:00etatik, martxoaren 20ko eguerdiko 12:00etara izango da. 

SARIAK 

Zozketa egingo da parte hartzen duzuen guztion artean eta 2 izango dira sarituak. Irabazle bakoitzak 4 OcioPlan jasoko ditu opari gisa. OcioPlan bakoitzak merkatal guneko jatetxeko bazkari edo afaria eta Cinesa Urbileko zinemarako sarrera bat dakar. Bertan sartzen diren menuak kontsulta ditzakezu hemen: https://www.urbil.es/es/producto/ocioplan   

MEKANIKA

Parte hartzeko sar zaitez gure Instagrameko perfilean eta: 

Gure "follower" egin zaitez 

Utzi zure iruzkina lehiaketako zozketan esanez zein jatetxetan gozatuko zenuke sariaz 

 

IRABAZLEEN JAKINARAZPENA

 Irabazleak 2019ko martxoaren 20an argitaratuko dira 14:00etan gure sare sozialetako perfiletan eta www.urbil.es –en. 

SARIAREN HARRERA

Irabazleak Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunera hurbildu beharko dira 2019ko martxoaren 30a baino lehen, postuaren ordutegiaren barruan (astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara eta larunbatetan 21:30ak arte). Saria ez jasotzekotan bertan behera geratuko da.

 

ZOZKETARAKO BESTE BASE BATZUK

PARTE HARTZAILEAK

Parte hartzeko 18 urte izan behar dira gutxienez eta Euskal Herrian bizi izan beharko da.

IRUDI-ESKUBIDEAK LAGAPENA ETA/EDO IRABAZLEAK JABETZA INTELEKTUALA

Irabazleek eta ordezkoek, euren izena eta Facebook profileko-argazki publikoa argitara daitezela onartu behar izango dute, baita URBIL MERKATARITZA-GUNEKO beste webgune batzuetan ere sustapenaren irabazleak komunikatzeko. Halaber, argazki bat ateratzea eskatuko zaie saria ematerakoan Urbil-eko sare sozialetako profiletan argitaratzeko.

ETENALDIA

URBIL MERKATARITZA-GUNEAREN JABE KOMUNITATEAK lehiaketa ezeztatzeko eskubidea gordetzen du, hura berehala bere Facebook eta Twitterren komunikatuz edo www.urbil.es -en.

DESKALIFIKAZIOAK ETA ZIGORRAK

Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten parte hartzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

DATU PERTSONALAK BABESTEKO LEGEA:

 Lehiaketako parte-hartzerako eskatutako datuak URBIL MERKATARITZA-GUNEKO JABE KOMUNITATE fitxategien parte izatera pasatuko dira. Urbil Merkataritza Gunearen ardura izango da eta honako helburu hauekin bakarrik erabiliko da: parte-hartzaileei produktuen, sustapenen eta zerbitzuen berri emateko, edozein bide erabiliz (bide elektronikoak barne), eta barne erabilerarako edo aipaturiko alderdiei buruzko jakinarazpenak bidaltzeko.

Bezeroek eskubidea izango dute datuok ikusteko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo aurka egiteko, eta horretarako, gutuna bidali beharko dute Urbil Merkataritza Guneko Kudeatzailetzara

KONTAKTUA ETA KEXAK: Zalantzaren bat edukiz gero marketing@urbil.es idatzi dezakezu edo gure Bezeroenganako Arreta Gunera etorri. 

OINARRIEN ONARPENA: Parte-hartzaileek legezko oinarri onartzen dituzte lehiaketan parte hartzen duten unetik.

FORU JURISDIKZIONALA: Zozketan jatorria duen edozein eztabaida edo gatazka Donostiako Auzitegietako Eskumenaren mendean jarriko da.