15.000€ BANATUKO DITUGU OPARI TXEKETAN

15.000€ BANATUKO DITUGU OPARI TXEKETAN
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2021/09/27 - 11:00

Eskolara itzultzea, oporretatik itzultzea eta denboraldi berriko erosketak egitea errazagoa da Urbilen, bertan erosteak sari segurua baitu. Irailaren 27tik azaroaren 20ra bitartean sustapen berri bat jarri dugu martxan: "Urbilen Oparien Zuhaitza". Bertan 15.000€ (10€-ko opari txekeetan) eta gure establezimenduen opari gehiago banatuko ditugu gure bisitari guztien artean. Udazken honetan opari segurua izango duzu.

 

Parte hartzeko epea:

Sustapena 2021eko irailaren 27ko 11:00etatik azaroaren 20ko 20:30etara egongo da indarrean, Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan dagoen stand interaktiboan.

Parte hartzeko ordutegia: astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara. 

 

Nola parte hartu?

1.- Deskargatu ezazu doako Urbil App-a zure mugikorrean: iOS-a baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

2.- Hurbildu zaitez gure sustapenaren stand-era (Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan):

  • Erakutsi Urbil App-ean ikusiko duzun zure QR identifikazio-kodea (Menua > Identifikatzailea).
  • Erakutsi 2 erosketa-tiket (bata zentroko MODA kategoriako lokal batekoa eta bestea beste edozein kategoriakoa), bakoitza 10€-koa gutxienez  eta irailaren 27tik azaroaren 20ra bitarteko erosketa-datarekin, tiketa aurkezten den eguna edozein dela ere.

* Moda kategoriaren baitan dauden lokalak ondorengoak dira: Bóboli, Calzedonia, Celio, Dooers, Inside, Jack&Jones, Koröshi, Megacalzado, Okaïdi, Oysho, Pepe Jeans, Pull&Bear, Springfield, Stradivarius, Tezenis, Vas, Women´Secret eta Zara. 

* Gehienez 2 partaidetza pertsonako eta eguneko. 

 

Sariak:

10€-ko 1.500 opari txeke banatuko ditugu Urbileko lokalen kategoria desberdinetan trukatzeko (guztira 15.000€) eta baita Urbileko lokal batzuetan trukatzeko opariak ere. Sari segurua dago. 

 

Opari txekeak trukatzeko epeguma:

Opari-txekea jaso eta hurrengo egunetik aurrera erabili ahal izango da. 

Urbileko lokaletan sariak trukatzeko epemugak honako hauek izango dira: 

  • Parte-hartzea irailaren 27tik urriaren 16ra > Epemuga: urriaren 23a.
  • Parte-hartzea urriaren 18tik azaroaren 6era > Epemuga: azaroaren 13a.
  • Parte-hartzea azaroaren 8tik azaroaren 20ra > Epemuga: azaroaren 27a.

 

Gainera, App-arekin zentroko hainbat lokaletan deskontuak izango dituzula eta sustapen eta zerbitzu esklusiboetarako sarbidea izango duzula esan nahi dizugu. Kontsultatu hemen.

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapen honen antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena. 

 

Kontsultatu Oinarri legalak hemen.