Kontsumo-sustapenaren oinarri legalak: Urbilen Oparien Zuhaitza

 

PARTE-HARTZEKO OINARRIAK

“URBILEN OPARIEN ZUHAITZA” SUSTAPENERAKO

URBIL MERKATARITZA-GUNEKO JABEEN KOMUNITATEAK ANTOLATUA

 

Urbil Merkataritza-Guneko Jabeen Erkidegoak (aurrerantzean "Urbil"), helbidea eta egoitza soziala Asteasuain poligonoa 7 zenbakian duena, Usurbil 20170 eta IFK H-20707238 duena, irailaren 27tik azaroaren 20ra bitartean, biak barne, igande eta jai egunetan izan ezik, "URBILEN OPARIEN ZUHAITZA" sustapena egingo du, Urbilen erosketak egiten dituzten eta Urbil Klubeko kideak diren eta Urbileko doako App-a duten bezeroen artean, Bezeroenganako Arretan Gunearen ondoko stand-ean.

 

NOLA PARTE HARTU

18 urtetik gorako edozein pertsona fisikok parte hartu dezake promozioan.

Bezero bakoitzak sustapenean parte-hartze bat izango du 2 erosketa-tiketekin (bata MODA kategoriako lokal batekoa eta bestea beste edozein kategoriakoa), bakoitza 10€-koa gutxienez eta eta irailaren 27tik azaroaren 20ra bitarteko erosketa-datarekin, balioztatutako edo aurkeztutako eguna edozein dela ere, Urbileko galerian kokatuta dagoen Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoko sustapenaren stand-ean, astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara.

Moda kategoriaren baitan dauden lokalak ondorengoak dira: Bóboli, Calzedonia, Celio, Inside, Jack&Jones, Koröshi, Megacalzado, Okaïdi, Oysho, Pepe Jeans, Pull&Bear, Springfield, Stradivarius, Vas, Women´Secret eta Zara. 

Pertsona bakoitzak egunean gehienez 2 parte-hartze izango ditu.

"Urbilen Oparien Zuhaitza" sustapenean partu ahal izateko, ezinbestekoa izango da aurkezten den tiket bakoitzak gutxienez 10€-ko zenbatekoa izatea. 10€tik beherako tiketekin ezin izango da parte hartu eta beraz, ez dira inoiz sarituak izango. Bezeroak aurkeztutako tiket guztiak berak egindako erosketenak izan behar dute.

Bestalde, ezinbestekoa izango da Urbil merkataritza-guneko klubeko kidea izatea (Urbileko Kluba) eta Urbileko doako aplikazioa mugikorrean deskargatuta izatea. Aplikazioa deskargatzean datu pertsonal batzuk eman besterik ez da egin behar eta guztiz doakoa da.

Azafatak, parte-hartzaileak aurkeztutako bi tiketak baliozkoak direla egiaztatuko du, eta ondoren, Urbileko App-eko QR identifikazio-kodea eskatuko dio eskaneatzeko. Horrela, hurrengo egunetan edo zentroak antolatutako beste ekintza batzuetan parte hartu nahi izanez gero, etorkizunean Urbileko App-eko QR identifikazio-kodea baino ez luke erakutsi beharko identifikatzeko.

Elektrizitate mozketarik edo kausa handiagokorik egotekotan, bezeroak azaroaren 20ra arteko epea dauka parte hartzeko. 

 

SARIAK

OPARI-TXEKEAK

15.000€ banatuko ditugu opari txekeetan (1.500 txeke guztira). Lor daitezkeen sariak ondorengoak dira: Urbil merkataritza-guneko lokalen kategoria desberdinetan kontsumitzeko 10€-ko opari-txekeak (kategoria txekean adierazita dago) eta Urbileko lokal batzuetan trukatzeko opariak. Sari segurua dago. 

Bezeroak, lokalean txeke bat erabiltzean, kontsumitu behar duen zenbatekoa txeke bakoitzean agertzen dena izango da gutxienez, eta balio hori handiagoa izan daiteke (diferentzia bezeroak ordaindu beharko du). Ezin da diruagatik trukatu. 

Opari-txekea jaso eta hurrengo egunetik aurrera erabili ahal izango da.

Urbileko lokaletan sariak trukatzeko epemugak honako hauek izango dira: 

  • Parte-hartzea irailaren 27tik urriaren 16ra > Epemuga: urriaren 23a.
  • Parte-hartzea urriaren 18tik azaroaren 6ra > Epemuga: azaroaren 13a.
  • Parte-hartzea azaroaren 8tik azaroaren 20ra > Epemuga: azaroaren 27a.

 

PARTE HARTZEKO MUGAK

Urbilek sustapenean aldaketak egiteko, bertan behera uzteko, edo luzatzeko eskubidea du, bidezko arrazoirik badago eta legez adierazita dagoen moduan erabakiaren berri eman ondoren. Parte-hartzeak Oinarri hauek osorik onartzea dakar, eta, beraz, hauek ez onartzeak parte-hartzailea baztertzea ekarriko du, eta Urbil libre geratuko da parte-hartzaile horrekin hartutako betebeharra betetzetik. 

Parte-hartzaileek onartu egin beharko dituzte Urbilek oinarrion gainean edo sustapenarekin zerikusia duten gainerako alderdien gainean egin ditzakeen interpretazioak eta har ditzakeen erabakiak.

Urbileko Gerentziak ahalmena izango du bezero batek sustapenean duen partaidetza baliogabetzeko, baldin eta susmatzen bada bezero hori sustapena faltsutzen saiatzen ari dela bere onura propioa lortzeko, dokumentu honetan aurkeztutako arauak ez betez, edo haiek ordaindu ez dituzten tiketak aurkeztu direla frogatu ahal bada.

Sustapenean parte hartzen duten langileek ezin izango dute lan egiten duten lokaleko tiketik aurkeztu. Erosketa bati dagozkion tiketak, erosketa egin duen bezeroarenak baino ez dira. Sustapenean parte hartu dezaken langile batek erosketa-tiketak bidegabeki erabiltzea iruzurtzat hartuko da, eta beraz, kasu horretan, sustapenetik kanpo geratuko lirateke.

 

PARTE-HARTZAILEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

ZURE DATUEN BABESAREN GAINEKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Erantzulea

URBIL MERKATARITZA-GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA

Helburua

Datu pertsonalak bezeroentzako datu-basean sartzea Urbileko komunikazioak bidaltzeko, posta elektronikoa, SMS-ak eta abar erabiliz. 

Legitimazioa

Erantzulearen interesa. 

Hartzaileak

URBIL MERKATARITZA-GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA

Datuak ez dira erraztuko hirugarren pertsonei, legezko betebeharra ez bada.

Eskubideak

Datuen sarbide, zuzenketa, ezabatze, oposizio, datu-prozesamenduaren mugaketa, eta bere kasuan, datuen eramangarritasunaren oposizioa. 

Eskubideen erabilera

Asteasuain industrialdea, 7 zbk, 20170, Usurbil, Guipuzkoa. 

Jatorria

Interesduna edo bere legezko ordezkaria. 

 

Zure datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, mesedez, kontsulta ezazu ondorengo esteka:

https://www.urbil.es/eu/informacion-adicional-lopd-sorteos-eus

 

SUSTAPENAREN HEDAPENA

Kontsumitzaileei sustapenaren berri emango zaie hainbat bitartekoren bidez: Urbileko App-a, www.urbil.es, Urbileko sare sozialak, irratia, prentsa edo aldizkariak, Urbileko lokaletan edo espazio komunetan, eta abar.

 

URBIL MERKATARITZA-GUNEKO HARREMANETARAKO DATUAK

URBIL MERKATARITZA-GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA. Att. Gerentzia bulegoak. Asteasuain industrialdea 7 zbk, 20170 Usurbil (Gipuzkoa).