Oinarri legalak Rascamomentos

 

PARTE-HARTZEKO OINARRIAK

“RASCAMOMENTOS” SUSTAPENERAKO

URBIL MERKATARITZA-GUNEKO JABEEN KOMUNITATEAK ANTOLATUA

 

Urbil Merkataritza-Guneko Jabeen Erkidegoak (aurrerantzean "Urbil"), helbidea eta egoitza soziala Asteasuain poligonoa 7an duena, Usurbil 20170 eta IFK H-20707238 duena, urriaren 13tik azaroaren 7ra bitartean (biak barne) "RASCAMOMENTOS" sustapena egingo du, Urbilen erosketak egiten dituzten Urbil klubeko bezeroen artean, Bezeroenganako Arretan Gunean, igande eta jai egunetan izan ezik.

 

NOLA PARTE HARTU

18 urtetik gorako edozein pertsona fisikok parte hartu dezake promozioan.

Bezero bakoitzak sustapenean parte-hartzeko gutxienez 20€-ko erosketa-tiket bat izango du lokalen kasuan, 30€ gasolindegiarena bada, eta 50€ hipermerkatuarena bada, urriaren 13tik azaroaren 7ra bitarteko erosketa-datarekin. Urbileko galerian kokatuta dagoen Bezeroenganako Arreta Gunean balidatu edo aurkezten den eguna edozein dela ere, epe horren barruan, honen ordutegiaren barruan: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 14:30etara eta 16:30etatik 20:30etara, eta larunbatetan 21:30ak arte.

20€tik beherako tiketekin ezin izango da parte hartu eta beraz, ez dira inoiz sarituak izango.

Bezeroak aurkeztutako tiket guztiak berak egindako erosketenak izan behar dute.

Parte hartzeko Urbileko doako klubeko kide izan beharko da. Azafatak bezeroaren helbide elektronikoaren bidez egiaztatuko du ea klubekoa den. Hala ez bada, datu pertsonal batzuk eskatuko dizkiogu: izena, abizenak, jaiotze-data, NANa, sexua, helbide elektronikoa (nahitaezkoa parte hartu ahal izateko), posta-kodea, etab. Datu horiek bete ondoren, erabiltzailea klubeko kide gisa aktibatuko dute, pertsonala eta besterenezina izango da eta datuak babesteko legeari lotuta egongo da. Beraz, hurrengo egunetan edo zentroak antolatutako beste ekintza batzuetan parte hartu nahi izanez gero, zure helbide elektronikoa edo erabiltzaile-kodea baino ez zenuke eman beharko identifikatzeko.

Fluido elektrikoko mozketarik edo kausa handiagokorik egotekotan, bezeroak azaroaren 7ra arteko epea dauka parte hartzeko.

 

SARIAK ETA IRABAZLEEN HAUTAKETA

OPARI-TXEKEAK

Lor daitezkeen sariak 10€-ko opari-txekeak dira, hazka egiteko formatuan (aisialdiko saria duten arrasken kasuan, bezeroak lokal jakin batzuetarako aisialdiko sarreretan duen baliokidearekin trukatzea aukeratu ahal izango du), Urbil merkataritza-guneko lokalen kategoria desberdinetan kontsumitzeko. Guztira 600 sari zozketatuko dira.

Bezeroek lokalean kontsumitu beharreko zenbateko minimoa txeke bakoitzaren balioa da, hau baino balio handiagoa kontsumitzen bada , diferentzia bezeroak ordaindu beharko du.

Opari-txekeak Bezeroengako Arretarako Gunean jaso eta hurrengo egunetik aurrera erabili ahal izango dira, eta azaroaren 21era arte, lokalek itxi arteko ordutegian. Sustapen honetako sarietako bat ere ezin izango da aldatu, konpentsatu edo laga irabazleak eskatuta.

 

IRABAZLEEN HAUTAKETA

Bezeroak, jada Urbil klubekoa denean, ontzi batetik hazka egiteko txartel bat ateratzeko aukera izango du parte hartzeko baldintzak betetzen dituen tiket bakoitzeko. Ontziak saritutako hatz egiteko txartelak eta "bilatzen jarraitu" hatz egiteko txartelak izango ditu. Saritutako hatz egiteko txartelak, “bilatzen jarraitu” hatz egiteko beste txartelekin batera banatuko dira kanpainak irauten duen egunetan. Egunaren amaieran ontzian geratzen diren saritutako hatz egiteko txartelak hurrengo eguneko saritutako hatz egiteko txartelei gehituko zaizkie.

Parte-hartzaileak irabazlea izan den ala ez jakingo du hatz egiteko txartela hartzen duen une berean, txanpon batekin edo antzekoarekin tinta grisa urratu bezain laster.

 

PARTE HARTZEKO MUGAK

Urbil Merkataritza Guneak sustapenean aldaketak egiteko, bertan behera uzteko, edo luzatzeko eskubidea du, bidezko arrazoirik badago eta legez adierazita dagoen moduan erabakiaren berri eman ondoren. Parte hartzean, zuzenean promozioaren oinarriak onartzen dira, eta horiek bete edo onartzen ez dituztenak sustapenetik kanpo geldituko dira eta Urbil Merkataritza Guneak ez ditu bete beharko harekiko hartutako obligazioak.

Era berean, parte-hartzaileek onartu egin beharko dituzte Urbil Merkataritza Guneak oinarrion gainean edo sustapenarekin zerikusia duten gainerako alderdien gainean egin ditzakeen interpretazioak eta har ditzakeen erabakiak.

Urbileko Geerentziak ahalmena izango du bezero batek sustapenean duen partaidetza baliogabetzeko, baldin eta susmatzen bada bezero hori sustapena faltsutzen saiatzen ari dela bere onura propioa lortzeko, dokumentu honetan aurkeztutako arauak ez betez, edo haiek ordaindu ez dituzten tiketak aurkeztu direla frogatu ahal bada.

Urbil Merkataritza Guneko parte hartzen duten langileek ezin izango dute euren lokaleko tiketik aurkeztu. Saltzaile edo langile batek erosketa txartelak manipulatzen baditu edo berak edo beste pertsona batek erabiltzeko gordetzen baditu, dagokion salaketa egingo da. Erosketa txartelak erosketa egin duen bezeroak baino ezin ditu erabili, eta langile edo saltzaile batek erosketa txartelok bidegabeki erabiltzea iruzurtzat hartuko da.

 

PARTE-HARTZAILEEN ETA IRABAZLEEN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

ZURE DATUEN BABESAREN GAINEKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Erantzulea

URBIL MERKATARITZA-GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA

Helburua

Datu pertsonalak bezeroentzako datu-basean sartzea Urbileko komunikazioak bidaltzeko, posta elektronikoa, SMS-ak eta abar erabiliz. 

Legitimazioa

Erantzulearen interesa. 

Hartzaileak

URBIL MERKATARITZA-GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA

Datuak ez dira erraztuko hirugarren pertsonei, legezko betebeharra ez bada.

Eskubideak

Datuen sarbide, zuzenketa, ezabatze, oposizio, datu-prozesamenduaren mugaketa, eta bere kasuan, datuen eramangarritasunaren oposizioa. 

Eskubideen erabilera

Asteasuain industrialdea, 7 zbk, 20170, Usurbil, Guipuzkoa. 

Jatorria

Interesduna edo bere legezko ordezkaria. 

 

Datuen babesari buruzko informazio gehigarrirako, mesedez, kontsulta ezazu hurrengo esteka: https://www.urbil.es/eu/informacion-adicional-lopd-sorteos-eus

 

SUSTAPENAREN HEDAPENA

Bezeroei modu hauen bitartez jakitera emango diegu: www.urbil.es, Urbileko sare sozialak, irratia, prentsa edo aldizkariak, urbileko lokaletan edo espazio komunetan, etabar.

 

URBIL ZENTRO KOMERTZIALAREKIN HARREMANETAN JARTZEKO DATUAK

URBIL MERKATARITZA GUNEKO JABEEN ERKIDEGOA. Att:Gerentzia bulegoak. Asteasuain industrialdea 7 zbk, 20170 Usurbil (Gipuzkoa).