EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA URBILEN
Urbilen genero-berdintasuna bultzatzen dugu, eta horregatik, aurten ere, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egiten dugu, berdintasunarekin dugun konpromisoan.
Eta opari berezi batekin egingo dugu, opari sinboliko bat: martxoaren 7an, larunbata (izakinak agortu arte), zatoz Emakumeen Egunerako prestatu dugun boligrafoaren bila, doan Urbilen App-arekin, eta lagun iezaguzu data hau ikusarazten.
Gainera, martxoaren 8an, igandea, Neskak by Gatxupak hainbat jarduera eskainiko ditu: yoga saioa Olatz Altunarekin (11:30 – 12:30), hitzaldia + brunch-a (12:30 – 13:15) eta DJ Andok bazkalordua girotuko du. Jardueren edukiera mugatua da, eta, beraz, nahitaezkoa da lekua erreserbatzea (xehetasun guztiak beherago).
Opari berezia: jaso Emakumeen Egunerako prestatu dugun boligrafoa
Opari berezi bat prestatu dugu, Emakumeen Nazioarteko Egunari ikusgarritasuna emateko.
Larunbat honetan, martxoak 7, zatoz Emakumeen Eguna dela eta egun honetarako bereziki kolore moreko akabera batekin diseinatutako boligrafoaren bila. Opari sinboliko bat da, data honi ikusgarritasuna emateko.
Lortu zurea doan Bezeroenganako Arreta Gunean Urbilen aplikazioarekin! Izakinak agortu arte.
* Sustapen hau App-a duten eta “Nire Profila” atalean 4 baimenak aktibatuta dituzten bazkideentzat da.
Konpromiso Urbil gure proiektuaren baitan kokatutako ekintza berri bat da hau. Ekintza txiki bat, helburu handi batekin: Emakumeen Egunari babesa eta ikusgarritasuna ematea. Eta Urbilen emakume bakoitzak bere arrastoa uztea nahi dugulako.
Nola jaso Emakumeen Egunerako prestatutako boligrafoa?
Emakumeen Egunerako prestatu dugun boligrafoa jasotzeko, jarraitu urrats erraz hauek:
1.- Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.
2.- Hurbildu zaitez Bezeroenganako Arreta Gunera, bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan: 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era.
3.- Sartu Urbilen App-ean eta "Sustapen Esklusiboak" atalera jo.
4.- "Zozketak eta Sustapenak" atalean sartu.
5.- Aktibatu OPARIAREN kupoia Bezeroenganako Arreta Gunean eskainiko dizuten QR kodea eskaneatuz. Nola egin behar duzun azalduko dizugu:
-
Sakatu sustapenaren kupoian eta jarraian, sakatu "Nahi dut!" botoia.
-
Ondoren, sakatu "Eskaneatu" botoia eta irakurgailu bat irekiko da eskainiko dizuten QR kodea eskaneatu ahal izateko.
-
Jarri kamera QR kodearen aurrean, eta botoian klik egitean, eskaneatzea automatikoki egingo da.
6.- Eta listo! Jaso doan zure boligrafoa.
* Boligrafo bat emango dugu bere App-arekin pertsonalki bertaratzen den bazkide bakoitzeko (izakinak agortu arte).
Jarduerak Neskak by Gatxupan
Gainera, martxoaren 8an, igandea, Neskak by Gatxupak hainbat jarduera eskainiko ditu:
YOGA SAIOA Olatz Altunarekin (11:30 – 12:30).
Gozatu yoga saio batez Olatz Altunarekin Neskak by Gatxupa-ren aurrean. Nahitaezkoa da norberaren esterilla ekartzea.
Edukiera mugatua da. Izena eman behar da aldez aurretik: bete formulario hau izena emateko.
* Pertsona bakoitzeko erreserba bat. Formularioa betetzeak ez du plaza bermatzen. Telefonoz harremanetan jarriko gara zure erreserba baieztatzeko eta, horrela, zure plaza ziurtatzeko. Ezinbestekoa izango da 10 minutu lehenago joatea. Bestela, plaza galduko da.
HITZALDIA + BRUNCH-A (12:30 – 13:15).
Neskak by Gatxupa-ko Lisandra Fernández eta Isabel Quinteros-ek “Besteren lurrean loratu: Migratzean berrasmatzeko artea” hitzaldia emango dute. Jarraian, brunch batez gozatu ahal izango duzu jatetxean.
Edukiera mugatua da. Izena eman behar da aldez aurretik: bete formulario hau izena emateko.
* Pertsona bakoitzeko erreserba bat. Formularioa betetzeak ez du plaza bermatzen. Telefonoz harremanetan jarriko gara zure erreserba baieztatzeko eta, horrela, zure plaza ziurtatzeko. Ezinbestekoa izango da 15 minutu lehenago joatea. Bestela, plaza galduko da.
DJ ANDO (13:15etik aurrera).
Azkenik, DJ Andok bazkalordua girotuko du.
Konpromiso Urbilen kokatutako ekintza bat
Martxoaren 8an Emakumeen Nazioarteko Eguna da, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) 1975.urtean izendatutakoa, gizarteko arlo guztietan berdintasunaren, emakumeen parte hartzearen eta ahalduntzearen alde egiteko. Genero-berdintasunari buruzko eta gizartean eskubide-berdintasuna lortzeko aldarrikapen- eta borroka-jardunaldia da.
Urbilen, beste urte batez, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egiten dugu, gure Konpromiso Urbil proiektuaren babespean. Proiektu hau NBEren Garapen Jasangarrirako 17 Helburuetan (GJH) oinarritzen da, eta honen bidez, Urbilek hainbat ekimen egiten ditu urtean zehar, bere ingurunean aldaketa jasangarria, soziala, ingurumenekoa eta eta ekonomikoa sustatzeko helburuarekin. Proiektu honek zentro gisa hobetzen gaitu, eta pertsonengan eta ingurunean jartzen du fokua.
Urbilgo langileen %80 emakumeak dira
Azkenik, esan nahi dizugu, gaur egun, Urbilgo langileen %80 emakumeak direla. Urbilek genero-berdintasuna bultzatzen du eta bere egiten ditu Nazio Batuen Garapen Jasangarrirako 5. Helburuaren (genero-berdintasuna) erronkak.
Harrotasunez ospatzen dugu egun hau, aldaketarako eta hobekuntzarako bide beretik jarraitzeko.