Txirri, Mirri eta Txiribiton Urbilen

Txirri, Mirri eta Txiribiton Urbilen
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2022/09/24 - 18:00

Irailaren 24an, larunbata, Txirri, Mirri eta Txiribiton Urbilen izango dira arratsaldeko 18:00etan. Ikuskizuna merkataritza-guneko elkargunean izango da eta ordubete inguru iraungo du. Gainera, emanaldiaren amaieran, haurrek argazkiak atera ahal izango dituzte gustukoen dituzten pailazoekin.

 

Pailazoen ikuskizuna Urbileko App-arekin

Txirri, Mirri eta Txiribitonen ikuskizuna doan izango da, Urbilen egiten ditugun jarduera guztiak bezala. Ikuskizunera sartu ahal izateko, Urbileko doako App-a besterik ez duzu izan behar zure mugikorrean. Oraindik ez baduzu, momentu batean deskargatu dezakezu, iOS baduzu hemen eta  Android-erako hemen. Urbileko doako App-aren identifikazio-kodea eskatuko da ekitaldira sartzean. Ekitaldiaren gehienezko edukiera 300 pertsonakoa izango da.

 

Aurpegia margotzeko zerbitzua Kids Zone gunean

Era berean, irailaren 24an, Kids Zone doako haur-gunean, aisialdi eta jatetxeen goiko solairuan kokatua, pailazoen gaiarekin aurpegia margotzeko doako zerbitzua eskainiko dugu, aldez aurretik Urbileko App-ean izena ematen duten Urbilovers klubeko kideentzat.

*Aurpegi margoketarako izen-ematea:

1.- Sartu Urbileko aplikazioan. Urbileko App-aren hasierako orrian, Txirri, Mirri eta Txiribitonen irudia ikusiko duzu. Pailazoen gaidun aurpegi margoketarako zure haurren izena emateko, sakatu irudiaren azpian ikusiko duzun "Aurpegi margoketa erreserbatu" botoia eta jarraitu erreserba egiteko adierazitako urratsak: sartu zure email-a, hautatu zein txandatan eman nahi duzun izena eta, azkenik, adierazi zenbat plaza erreserbatu nahi dituzun (haur kopurua) eta haurren adina.

* Erabiltzaile bakoitzak gehienez 2 haur inskribatu ahal izango ditu. Txanda desberdinak egongo dira (15:00etatik 20:00etara, ordubetekoa izango delarik txanda bakoitza), eta gehienez ere 2 txandetan eman ahal izango da izena. Edukiera mugatua da, txanda bakoitzean 30 plaza daude.

2.- Zure plaza aukeratutako txandarako erreserbatu ondoren, erreserba baieztatzeko mezu elektroniko bat jasoko duzu. Zure erreserba ezeztatu nahi baduzu, deitu 943 36 41 87 telefonora zure plaza askatzeko, beste norbaitek gozatu ahal izan dezan.

* Derrigorrezkoa da Urbileko App-aren bidez aldez aurretik izena ematea doako aurpegi margoketarako. 

 

Marrazki lehiaketa

Gainera, pailazoen gaia oinarritzat hartuz, marrazki lehiaketa bat jarri dugu abian. Bertan, Txirri, Mirri eta Txiribitonek 5 kamiseta + DVD + zapi sorta zozkatuko dituzte zuzenean, irailaren 24a baino lehen haur-guneko begiraleei marrazkiak eman dizkieten parte-hartzaile guztien artean. Marrazkiak Kids Zone-en entregatu ahal izango dira haur-gunearen irekiera egunetan:

  • Irailaren 12tik 15era: 16:00etatik 20:00etara. 

  • Ostiralak (irailaren 16a eta 23a): 17:00etatik 20:00etara.

  • Larunbatak (irailaren 17a eta 24a): 12:00etatik 20:00etara.

  • Igandea (irailaren 18a): 16:00etatik 20:00etara.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Ekitaldiaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

Gainera, gogorarazi nahi duzugu, doako Urbil App-arekin deskontuak izango dituzula zentroko hainbat lokaletan eta sustapen, ekitaldi eta zerbitzu esklusiboetarako sarbidea izango duzula. Kontsultatu hemen