TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON URBILEN

Maitzaren 17an, larunbata, Txirri, Mirri eta Txiribiton Urbilen izango dira arratsaldeko 17:00etan. Gure pailazo maiteek "Pailazokeriak" ikuskizunarekin gozaraziko die etxeko txikienei.
Ikuskizuna Zentroko Elkargunean izango da, jatetxeen-gunera igotzeko eskaileren oinean kokatuta dagoena, eta ordubete inguru iraungo du. Ekitaldirako sarrera librea eta doakoa izango da, Urbilen egiten ditugun jarduera guztiak bezala.
Gainera, emanaldiaren amaieran, haurrek euren pailazo gogokoenekin argazkiak ateratzeko aukera izango dute.
Haurrentzako euskarazko ikuskizuna da, magiaz, musikaz, umorez, abenturaz, fantasiaz eta sorpresaz betea. Xelebrekeriez gain, beraien betiko abesti ospetsuak ("Paristik natorren", "Txirri, Mirri eta Txiribiton", "Altza Pelipe"...) eta berri batzuk abestuko dituzte.
Aurpegi-margoketa Txiki Urbilen
Gainera, egun horretan bertan, 12:00etatik 17:00etara, pailazoen gaia izango duen aurpegi-margoketa zerbitzua eskainiko dugu doan Txiki Urbilen, goiko solairuan, aisialdi- eta jatetxeen-gunean, kokatuta dagoen gure haur-gunea.
Aupergi-margoketara sartzeko, ez da beharrezkoa izango aldez aurretik plaza erreserbatzea. Haurrak iritsiera ordenean sartuko dira haur-gunera, edukiera bete arte.
Urbilen doako App-a besterik ez duzu izan behar zure mugikorrean. Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu une batean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.
Txirri, Mirri eta Txiribiton
Txirri, Mirri eta Txiribiton euskal antzerkigintza eta pailazokerien ondare bizia dira. Pailazo hirukote ikonikoa mugarri izan da gure kulturan. 1972an debutatu zutenetik, aitzindariak izan dira haurrentzako euskarazko entretenimendua telebistara eta Euskal Herri osoko agertokietara eramaten, eta euskara belaunaldi berrien artean zabaltzen lagundu dute. Beraien aldrebeskeriak eta abesti famatuak ("Zapi zuria", "Altza Pelipe", "Zirt-zart", etab.) belaunaldiz-belaunaldi entzun dira Euskal Herriko etxeetan, telebistetan, kaleetan eta antzokietan.
Argi eta garbi definitutako pertsonaiekin, Txirrik (bizkorra), Mirrik (bihurria) eta Txiribitonek (samurra), ongi pasatzeko eta ikasteko unibertsoa sortu dute txikienentzat. Beraien ibilbidean zehar, disko ugari grabatu dituzte eta pieza garrantzitsua izan dira Euskal Telebistaren haur programazioan.
Euskara txikienen artean sustatzeko hasitako proiektua, familia osoak ikasi, gogoratu eta konpartitzeko altxor kultural bihurtu da.
Urbilek euskal kultura babesten du
Ekitaldi hau Zentroak bisitariei doako aisialdi eskaintza indartsua eskaintzeko egin duen apustuaren beste adibide bat da. Txikienentzako eta familia osoarentzako ikuskizun ezin hobea.
Kasu honetan, Txirri, Mirri eta Txiribitonen ikuskizuna ez da soilik entretenimenduzko ekitaldi bat, baizik eta Euskadiko tradizio kultural aberatsaren adierazpen bat.
Horrelako ekimenek Urbilek euskara eta euskal kultura sustatzeko duen konpromiso sendoa erakusten dute, Konpromiso Urbil programaren oinarrietako bi baitira.