La Patrulla Canina Urbilen!

La Patrulla Canina Urbilen!
-
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2022/10/06 - 10:00

Urriaren 6tik 15era, Urbilek etxeko txikienentzako hainbat jarduera izango ditu, La Patrulla Canina gaiarekin: Meet & Greet, photocall-a, autoen erakusketa, eskulturak eta beira-arasak. Horiek guztiak doakoak izango dira. Urbileko doako aplikazioa mugikorrean deskargatuta izatea besterik ez da behar La Patrulla Canina-ko pertsonaiak ezagutzeko eta haiekin argazkiak ateratzeko lekua erreserbatzeko.

Gainera, urriaren 8tik 15era, Urbileko sare sozialetan, La Patrulla Canina-ren produktuez osatutako bi sorta zozkatzen ditugu.

Jarraian, La Patrulla Canina-ko zure pertsonaia gogokoenekin Urbilen urriaren 6tik 15era bitartean prestatu ditugun jarduerak azalduko dizkizugu: 

 

1.- Meet & Greet La Patrulla Canina-rekin

Zatoz La Patrulla Canina-ko zure pertsonaia gogokoenak ezagutzera Urbilera! Ezagutu Chase, Marshall eta Skye eta atera argazkiak haiekin urriaren 8an, 14an eta 15ean.

Meet & Greet-erako nahitaezkoa da aldez aurretik Urbileko aplikazioan izena ematea plaza erreserbatzeko, edukiera mugatua baita.

 

* Meet & Greet La Patrulla Canina-rekin - Ordutegiak:

  • Urriaren 8an, larunbata: 18:00etatik 21:00etara.
  • Urriaren 14an, ostirala: 18:00etatik 21:00etara.
  • Urriaren 15ean, larunbata: 18:00etatik 21:00etara.

Egunero 5 txanda izango dira eta hobekien datorkizun egunean eta txandan eman ahal izango duzu izena (gehienez bi izen-emate pertsona bakoitzeko):

  • 18:00etako txanda.
  • 18:40etako txanda.
  • 19:20etako txanda.
  • 20:00etako txanda.
  • 20:40etako txanda.

Txanda bakoitzak 20 minutu inguru iraungo ditu.

 

* Nola eman izena La Patrulla Canina-ren Meet & Greet-erako?

1.- Oraindik ez baduzu, deskargatu Urbileko doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Androiderako hemen.

2.- Sartu Urbileko aplikazioan. Urbileko App-aren hasierako orrian, La Patrulla Canina-ren irudia ikusiko duzu. Meet & Greet-erako zure haurren izena emateko, sakatu irudiaren azpian ikusiko duzun "Meet & Greet-erako plaza erreserbatu" botoia eta jarraitu erreserba egiteko adierazitako urratsak: sartu zure email-a, hautatu zein egun eta txandatan eman nahi duzun izena, eta azkenik, adierazi zenbat plaza erreserbatu nahi dituzun eta haurren adina.

Pertsona berak gehienez bi izen-emate egin ditzake. Egun bakoitzean txanda desberdinak egongo dira (18:00etatik 21:00etara), eta gehienez 2 egunetan eman ahal izango da izena. Hau da, pertsona berak, gehienez, egun bereko bi saiotan eman ahal izango du izena, edo egun desberdinetako bi saiotan. Erreserba bakoitzean gehienez 3 haur inskribatu ahal izango dira, eta, gehienez, 4 plaza izango dira (erreserba egiten duen heldua kontuan hartuta). Txanda bakoitzeko edukiera mugatua da.

3.- Zure plaza aukeratutako egun eta txandarako erreserbatu ondoren, erreserba baieztatzeko mezu elektroniko bat jasoko duzu. Zure erreserba ezeztatu nahi baduzu, deitu 943 36 41 87 telefonora zure plaza askatzeko, beste norbaitek gozatu ahal izan dezan.

* Nahitaezkoa da aldez aurretik Urbileko App-aren bidez izena ematea La Patrulla Canina-ren Meet & Greet-era sartu ahal izateko. 

 

2.- La Patrulla Canina-ren Photocall-a

Urriaren 6tik 15era La Patrulla Canina-ren Photocall bat egongo da Parfois dendaren alboan. Ez ezazu galdu La Patrulla Canina-ko protagonista bihurtzeko eta argazkirik onenak ateratzeko aukera!

 

3.- La Patrulla Canina-ren autoen erakusketa

Gainera, Urbileko elkargunean La Patrulla Canina-ko zure pertsonaia gogokoenen ibilgailu ofizialak izango ditugu: Chase-en polizia-autoa, Marshall-en suhiltzaileen kamioia eta Skye-en helikopteroa. Haurrak haiengana igo eta argazkiak atera ahal izango dituzte doan.

* Autoen erakusketaren ordutegia: Urriaren 6tik 15era:

  • Astelehenetik ostiralera: 17:00etatik 21:00etara.
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

 

4.- Eskulturak eta beira-arasak

Azkenik, urriaren 6tik 15era, zentroko moda-gunean, Chase eta Marshall-en eskulturak izango ditugu, eta horiekin ere argazkiak atera ahal izango dituzu, eta baita La Patrulla Canina-ren 4 beira-arasa ere.

 

 

Ez ezazu galdu La Patrulla Canina-ren bisita Urbilen eta zure pertsonaia gogokoenekin prestatu ditugun jarduera guztiak! Zure zain gaude!

 

ANTOLATZAILEA:

Ekitaldiaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

Gainera, gogorarazi nahi duzugu, doako Urbil App-arekin deskontuak izango dituzula zentroko hainbat lokaletan eta sustapen, ekitaldi eta zerbitzu esklusiboetarako sarbidea izango duzula. Kontsultatu hemen