LA PATRULLA CANINA-REN PRODUKTUEZ OSATUTAKO BI SORTAREN ZOZKETA

La Patrulla Canina-ren produktuez osatutako bi sortaren zozketa
-
Zentrokoak
Haurrenak
Local relacionado
2022/10/08 - 12:00

La Patrulla Canina-k Urbilera egingo duen bisita dela eta, urriaren 8tik 15era La Patrulla Canina-ren produktu ofizialez osatutako bi sorta zozkatuko ditugu gure sare sozialetan: sorta bat Instagram-eko gure profilean eta beste sorta bat Facebook-eko gure profilean. Sorta bakoitza honako produktu hauek osatzen dute: aterki bat, txanoa eta eskularruak, haurtzaindegiko motxila bat eta lepoko braga bat.

 

Zozketaren mekanika:

1.- Instagram-eko zozketa: Instagram bitartez La Patrulla Canina-ko produktuez osatutako sorta bat zozkatuko da.

Instagram bitartez parte hartzeko egin beharrekoa:

  • Jarraitu Instagram-en Urbilen profila @urbil_cc.
  • "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
  • Aipatu lagun bat zozketaren post-ean.

2.- Facebook-eko zozketa: Facebook bitartez La Patrulla Canina-ko produktuez osatutako sorta bat zozkatuko da.

Facebook bitartez parte hartzeko egin beharrekoa:

  • Jarraitu Facebook-en Urbilen profila @urbil.
  • "Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
  • Aipatu lagun bat zozketaren post-ean.

Bi sare sozialetan parte har dezakezu, irabazle izateko aukerak handitzeko.

 

Parte hartzeko epea:

2022ko urriaren 8ko 12:00etatik 2022ko urriaren 15eko 12:00etara.

 

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazleak 2022ko urriaren 15ean, 14:00etan, jakinaraziko ditugu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.

 

Sariak:

La Patrulla Canina-ren produktu ofizialez osatutako 2 sorta. Sorta bakoitzak ondorengo produktuak ditu: aterki bat, txanoa eta eskularruak, haurtzaindegiko motxila bat eta lepoko braga bat. 2 irabazle izango dira, bat sare sozial bakoitzean. Irabazle bakoitzak sorta bat eramango du. 

 

ZOZKETAREN IRABAZLEAK:

Dagoeneko La Patrulla Canina-ren produktu ofizialez osatutako 2 sorten zozketaren irabazleak ditugu!

  • Instagram-eko zozketa: Instagram-eko zozketaren irabazlea @jossmai izan da.
  • Facebook-eko zozketa: Facebook-eko zozketaren irabazlea Rosa María Solís izan da.

Zorionak bioi, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Irabazleek bere NAN-arekin identifikatu beharko dute Urbileko Bezeroenganako Arreta Gunean 2022ko azaroaren 15a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era) saria jasotzeko.


 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:

PARTE-HARTZAILEAK:

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:

Irabazleek euren Instagram-eko eta Facebook-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko dute, sustapenaren irabazleen berri emateko. Era berean, beren irudia, saria jasoz, Urbileko webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko dute, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko. 

INDARGABETZEA:

Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko eta Facebook-eko profiletan berehala jakinaraziz.

DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:

Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.

 

Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.