HAURRENTZAKO SUKALDARITZA TAILERRA MIMO-REN ESKUTIK

HAURRENTZAKO SUKALDARITZA TAILERRA MIMO-REN ESKUTIK
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2023/01/28 - 16:30

Urtarrilaren 28an, larunbata, Urbilen 6-12 urte bitarteko haurrentzako sukaldaritza tailerra eskainiko dugu MIMO sukaldaritza-eskolaren eskutik. Guztiz doakoa den ekitaldia da. Bertan, haurrek hainbat errezeta egingo dituzte, Urbilen emango diegun mantal batekin eta Eroskik emandako elikagaiei esker. Zehazki, haurrek 3 zizka-mizka hotz egingo dituzte: etxeko guakamole-a crudité-arekin, sushi roll-a eta txokolate mousse-a. Ezin izango ditugu kontuan hartu alergiak edo intolerantziak. MIMO-ko Patricio Fuentes eta Eneko Irizar sukaldariek eskainiko dituzte tailerrak.

Erreserbatu plaza zure haurrentzako Urbileko doako aplikazioan eta zatozte gurekin ondo pasatzera! Haurrentzako sukaldaritza tailerra merkataritza-guneko elkargunean izango da.

 

Nola eman izena haurrentzako sukaldaritza tailerrean?

1.- Oraindik ez baduzu, deskargatu Urbileko doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-erako hemen.

2.- Sartu Urbileko App-ean. Urbileko App-aren hasierako orrian, Haurrentzako sukaldaritza tailerraren irudia ikusiko duzu. Izena emateko, sakatu irudiaren azpian ikusiko duzun "IZENA EMAN!" botoia eta jarraitu erreserba egiteko adierazitako urratsak: sartu zure email-a, hautatu ekitaldia, hautatu zein txandatan eman nahi duzun izena eta, azkenik, hautatu zenbat plaza erreserbatu nahi dituzun (haur kopurua) eta adierazi haurren adina.

* 2 HAUR GEHIENEZ INSKRIPZIO BAKOITZEAN: Pertsona berak gehienez izen-emate bat egin dezake, gehien interesatzen zaion txanda aukeratuz. Erabiltzaile bakoitzak gehienez 2 haur inskribatu ahal izango ditu. Izena ematen duten haurren adina 6 eta 12 urte bitartekoa izan beharko da. Haurrak bakarrik sartuko dira tailerrera. Txanda bakoitzaren edukiera mugatua da.

3.- Aukeratutako txandaren arabera zure plaza erreserbatzen duzunean, erreserba berresteko mezu elektroniko bat jasoko duzu. Zure erreserba ezeztatu nahi baduzu, deitu 943 36 41 87 telefonora zure plaza askatzeko, beste norbaitek gozatu ahal izan dezan.

* Derrigorrezkoa da Urbileko App-aren bidez aldez aurretik izena ematea haurrentzako sukaldaritza tailerretan parte hartu ahal izateko. Plaza mugatuak daude. 

 

Haurrentzako sukaldaritza Tailerraren txandak:

Urtarrilaren 28an, larunbata, Urbilen 2 sukaldaritza tailer izango dira haurrentzako. Saio bakoitzak gutxi gorabehera ordu eta erdiko iraupena izango du. Edukiera mugatua dago, beraz, derrigorrezkoa da Urbileko App-aren bidez aldez aurretik plaza erreserbatzea. 

URTARRILAREN 28a: Haurrentzako sukaldaritza tailerra MIMO-ren eskutik.

Txanda bakoitzean gehienez 40 haur egon daitezke. 2 txanda egongo dira:

  • 1. saioa: 16:30etik 18:00etara (40 haur).

  • 2. saioa: 18:30etik 20:00etara (40 haur).

 

Gogoan izan, sartzeko, Urbileko aplikazioaren QR kodea aurkeztea.

 

Ez ahaztu zure plaza lehenbailehen erreserbatzea Urbileko doako aplikazioan gehien interesatzen zaizun txandarako!

Haurrentzako sukaldaritza tailerra MIMO-ren eskutik

 

ANTOLATZAILEA:

Ekitaldiaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

 

Gainera, gogorarazi nahi duzugu, doako Urbil App-arekin deskontuak izango dituzula zentroko hainbat lokaletan eta sustapen, ekitaldi eta zerbitzu esklusiboetarako sarbidea izango duzula. Kontsultatu hemen