HALLOWEEN-EKO JARDUERAK ETA OPARIAK
Urbilen Halloween hainbat jarduerarekin ospatuko dugu: Halloween-eko goxoki-kaxak oparituko ditugu Urbilen App-arekin eta, Txiki Urbilen, gure doako haur-gunean, Halloween-eko tailerrak izango ditugu eta tematizatutako aurpegi margoketa zerbitzua eskainiko dugu.
Jarraian, dena azalduko dizugu.
Halloween-eko goxoki-kaxa doan
Urriaren 26tik 31ra arte (edo izakinak agortu arte), Urbilen App-arekin, doan jaso ahal izango duzu zure Halloween-eko goxoki-kaxa Bezeroenganako Arreta Gunean, bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan: 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era.
* Sustapen hau App-a duten eta “Nire Profila” atalean 4 baimenak aktibatuta dituzten bazkideentzat da.
Nola jaso Halloween-eko goxoki-kaxa?
Zure opari-kaxa jasotzeko, jarraitu urrats erraz hauek:
1.- Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.
2.- Hurbildu zaitez Bezeroenganako Arreta Gunera, bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan: 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era.
3.- Sartu Urbilen App-ean eta "Sustapen Esklusiboak" atalera jo.
4.- "Zozketak eta Sustapenak" atalean sartu.
5.- Aktibatu OPARIAREN kupoia Bezeroenganako Arreta Gunean eskainiko dizuten QR kodea eskaneatuz. Nola egin behar duzun azalduko dizugu:
-
Sakatu sustapenaren kupoian eta jarraian, sakatu "Nahi dut!" botoia.
-
Ondoren, sakatu "Eskaneatu" botoia eta irakurgailu bat irekiko da eskainiko dizuten QR kodea eskaneatu ahal izateko.
-
Jarri kamera QR kodearen aurrean, eta botoian klik egitean, eskaneatzea automatikoki egingo da.
6.- Eta listo! Jaso doan Halloween-eko zure goxoki-kaxa.
* 800 kaxa ditugu banatzeko. Kaxa bakarra emango dugu bere App-arekin pertsonalki bertaratzen den kide bakoitzeko.
Halloween-eko tailerrak eta aurpegi margoketa Txiki Urbilen
Urriaren 22, 23, 24, 25, 29, 30 eta 31n, eta azaroaren 1ean, aisialdi eta jatetxeen goiko solairuan dagoen Txiki Urbil doako haur-gunean, Halloween gaia izango duten tailerrak izango dira.
Gainera, urriaren 24an eta 31n (larunbatak), 16:00etatik 20:00etara, Txiki Urbilen tematizatutako aurpegi margoketa zerbitzua eskainiko dugu.
Txiki Urbilera sartzeko eta tailerrez eta aurpegi margoketaz gozatzeko, Urbilen doako App-a besterik ez duzu izan behar zure mugikorrean. Gure ludotekan, zure seme-alabek jarduera dibertigarriak izango dituzte, eta begirale kualifikatuek gainbegiratuko dituzte une oro, zuk zuretzat tarte batez gozatzen duzun bitartean.
* Txiki Urbilen ordutegiak:
Gogoratu gure doako ludoteka zerbitzuaz goza dezakezula urte osoan zehar (abuztuan izan ezik) ostegunetik igandera.
-
Ostegunak: 17:00etatik 19:00etara.
-
Ostiralak: 17:00etatik 20:00etara.
-
Larunbatak eta igandeak: 12:00etatik 20:00etara.
-
Aparteko irekiera-egunak: 16:00etatik 20:00etara.
Kontsultatu Txiki Urbilen egutegia eta honi buruzko informazio guztia hemen.
Beldurrezko zinema Cinesa Urbilen
Beldurrezko zinema gustatzen bazaizu, hau interesatzen zaizu. Aurten oso indartsu iritsiko da Halloween Cinesa Urbilera, eta bertan beldurrezko film onenak ikusi ahal izango dituzu pantaila handian.
Beldurrezko azken estreinaldiez gain, urriaren 26tik azaroaren 1era, gozatu Halloween Zikloaz Cinesa Urbilen, non Carrie (1976), El resplandor (1980) eta Pesadilla en Elm Street (1984) ekarriko dituzten bueltan, eta Rod Blackhurst-en Dolly esklusiban ikusteko aukera izango duzun. Informazio gehiago hemen.
Kontsulta itzazu Cinesa Urbilen ikuskizunak eta gozatu pantaila handian beldurrezko film onenekin.
Zatoz beldurrezko Halloween batez gozatzera! Zure zain gaude!
ANTOLATZAILEA:
Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.
Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.
URBILEN APLIKAZIOA:
Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.
Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.