GRABA EZAZU ZURE GABONETAKO BIDEOA 360º-TAN ETA JASO EZAZU ZURE E-POSTAN URBILEKO APP-AREKIN

Zure familia, lagunak eta ezagunak zoriondu nahi badituzu, ez zaitez fotomatoi soil batekin konformatu. Aukeratu 360º bideo-esperientzia Urbilen eskutik.
Abenduaren 15etik 31ra, Urbilen Gabonetako 360º bideo bat egiteko aukera ematen dizugu. Hurbildu zaitez zentroko moda-gunera Urbileko doako App-arekin eta grabatu zure Gabonetako bideoa 360º-tan. Zure posta elektronikoan jasoko duzu denbora errealean, zure maiteekin eta/edo sare sozialetako profiletan partekatzeko.
Gainera, 360º bideoan parte hartzen duten guztiek, KIKO Milano Urbiletik pasa ahal izango dira eta ezpainetako bat jaso opari gisa, beti ere gutxienez 25€-ko erosketa egiten badute eta Urbileko doako App-eko QRa erakusten badute. 200 unitate daude, abenduaren 31ra arte edo izakinak amaitu arte.
360º plataforma
360º plataformarekin bideo-edukia sortzen da, gero biralizatzeko. Bideo ezin hobea da 360 graduko eduki birala sortzeko, denbora errealean prozesatuta, momentuan zabaldu ahal izateko. Bideo-grabazio bat egiten da, eta, aldi berean, besoa kamerarekin biratzen da plataformaren gainean dauden parte-hartzaileen inguruan. Gainera, parte-hartzaileek berehala jaso ditzakete bideoak mugikorrean, sare sozialetan partekatzeko.
Nola grabatu zure bideoa 360º-tan?
1.- Deskargatu Urbileko doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.
2.- Hurbildu zaitez moda-gunean dagoen stand-era.
3.- Erakutsi Urbil App-eko QR identifikatzailea stand-eko sustatzaileari honen funtzionamendu-ordutegiaren barruan (jarraian adierazitakoa).
4.- Igo plataformara beste bi lagunekin gehienez, eta graba ezazu bideo bat, berehala zure posta elektronikoan jasoko duzuna.
Egunak eta ordutegiak:
Abenduaren 15etik 31ra:
-
Astelehenetik ostiralera eta igande/jaiegunetan: 17:00etatik 20:00etara (abenduaren 25ean izan ezik).
-
Larunbatetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
-
Abenduaren 24an eta 31n: 11:00etatik 14:00etara.
Aholkuak:
-
Plataformara 3 pertsona baino gehiago ez igotzea.
-
Bizkarrez jarri behar dira plataformara hainbat pertsona igotzen direnean.
-
Ez mugitu oinak lekutik grabazioan zehar.
-
Ez jaitsi plataformatik kameraren biraketa erabat gelditu arte.
-
Ez egin salto plataforman eta ez egin dantza potoak emanez, kameraren besoari dar-dar egin ez diezaion eta bideoa mugituta atera dadin. Grabazioan mugimendu geldoak egitea komeni da.
Ez galdu Urbilen Gabonetarako prest dugun guztia! Bizi Gabonak Urbilen.
ANTOLATZAILEA:
Ekitaldiaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.
Gainera, gogorarazi nahi duzugu, doako Urbil App-arekin deskontuak izango dituzula zentroko hainbat lokaletan eta sustapen, ekitaldi eta zerbitzu esklusiboetarako sarbidea izango duzula. Kontsultatu hemen.