GO!AZEN KARAOKEA URBILEN

Go!azen Karaokea Urbilen
-
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2025/09/13 - 18:00

Irailaren 13an, larunbata, ETBko "Go!azen" telesail musikal ospetsuko hiru aktore Urbilen izango dira. Karaoke + Photocall batek osatutako ekitaldia da eta sarrera erabat librea eta doakoa izango da.

"Go!azen"-eko Irati Marin (Izar), Garazi Urkola (Oihane) eta Kimetz Etxabe (Gontzal) aurrez aurre ikusi ahal izango dituzu eta, gainera, beraiekin abesteko aukera eman nahi dizugu. Horregatik, irailaren 4tik 11ra, Urbilen doako aplikazioan, 4 VIP sarrera zozkatuko ditugu agertokira igo eta beraiekin kanta bat abesteko.

Jarraian, ekitaldi musikal honen programazioa zehaztuko dugu:

  • 18:00etan: KARAOKEA. Ekitaldia "Go!azen Karaokea" ikuskizun musikalarekin hasiko da, Zentroaren Elkargunean, jatetxeen-gunera igotzeko eskaileren ondoan. Karaoke honetan, aktoreek telesaileko abesti ezagunenak abestu eta dantzatuko dituzte, eta publikoa haiekin batera abestera eta gozatzera gonbidatuko dute. Anima zaitez eta zatoz gurekin dantzatzera eta abestera! Zozketako irabazleak "Go!azen"-eko kideekin kanta bat abestera igoko dira agertokira. Esperientzia paregabea eta parte-hartzailea.

  • 19:00etan: PHOTOCALL-A. Ondoren, photocall bat egongo da, non telesailaren jarraitzaileek aktoreekin argazkiak atera ahal izango dituzten.

 

ZINEMALDIAREN PROGRAMAZIO OFIZIALEKO 5 PROIEKZIO CINESA URBILEN, HORIEN ARTEAN, "GO!AZEN"

Gainera, Zinemaldiaren Programazio Ofizialaren barruan, irailaren 25ean "Go!azen" telesailaren hamabigarren denboraldiko lehen kapitulua ikusi ahal izango duzu Cinesa Urbilen. Eta sorpresa askorekin izango da!

Donostia Zinemaldiaren eta Urbilen lankidetzari esker, aurten, Cinesa Urbil Zinemaldiko areto ofizial bihurtu da eta SSIFF 2025eko Programazio Ofizialeko 5 film proiektatuko ditu. Horietako hiru haurrentzakoak izango dira: "Kaixo, Frida!", "Flow" eta "Heidi, katamotzaren erreskatea". Gainera, esan bezala, "Go!azen" telesailaren denboraldi berriko lehen atala proiektatuko da eta "Faisaien Irla". 

Bizi Zinemaldia Urbilen! 

 

GO!AZEN"-EKO AKTOREEKIN ABESTEKO 4 VIP SARREREN ZOZKETA

[ZOZKETA AMAITUTA]

"Go!azen"-eko jarraitzaileei aukera eman nahi diegu Urbilen irailaren 13an izango den karaoke ekitaldian aktoreekin batera kanta bat abesteko. Horregatik, 4 VIP sarrera zozkatuko ditugu Urbilen App-ean!

 

Nola parte hartu zozketan?

Zozketan parte hartzeko, jarraitu ondorengo urratsak:

  1. Deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

  2. "Sustapen esklusiboak" atalera jo.

  3. "Zozketak eta sustapenak" atalean sartu.

  4. Aktibatu zozketaren kupoia: ZOZKETA GO!AZEN.

 

Sariak:

4 VIP sarrera agertokira igo eta "Go!azen"-eko aktoreekin batera kanta bat abesteko irailaren 13an Urbilen izango den karaoke ekitaldian.

 

Parte hartzeko epea:

2025eko irailaren 4ko 12:00etatik 2025eko irailaren 11ko 12:00etara.

 

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazleak 2025eko irailaren 11n, 14:00etan, jakinaraziko ditugu Urbilen aplikazioan, www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan. Gainera, telefonoz jarriko gara harremanetan irabazleekin.

Irailaren 12ko 14:00etarako irabazleren batekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu saria onartzen duela baieztatzeko, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria, eta horrela hurrenez hurren.

* Gogoan izan, zurekin komunikatu ahal izateko irabazle suertatzen bazara, zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartuta izan beharko dituzula.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEAK:

Dagoeneko “Go!azen”-eko aktoreekin agertokira igo eta haiekin kanta bat abesteko 4 VIP sarreren zozketaren irabazleak ditugu!

Zozketaren irabazleak ondorengoak dira:

  • Ion Fernández (ID: 60823854)
  • Naroa Perurena Valero (ID: 65932226)
  • Ana Arizmendi Garcia (ID: 65606126)
  • Eider Almorza Alberdi (ID: 52046561)

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko, irabazleek euren NAN-arekin identifikatu beharko dute Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2025eko irailaren 13a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).

 

 

Ez galdu ikuskizun musikal honetaz gozatzeko aukera!

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.