GABONAK URBILERA IRITSI DIRA!

Gabonak Urbilera iritsi dira!
-
Zentrokoak
Haurrenak
2019/12/04 - 13:45
Gabonak Urbilera iritsi dira! Eta honekin batera, familia guztiak ondo pasatzeko jarduera asko ditugu prest.
Aurten, berriro ere, lera-pista izango dugu etxeko txikienentzat, Olentzero eta Errege baten bisita eta gure Kids Zone haurrentzako gunean jarduera asko izango ditugu prest.
Ondoren, jarduera bakoitzaren erabilera-arauak eta ordutegiak azaltzen ditugu.
 
LERA-PISTA:
 
Erabilera-arauak:
· Gomendatutako adina: 4 urtetatik 10 urtetara.
· 5 minuturo 10 umez osatutako talde bat sartuko da.
· Jaitsi ahal izateko, derrigorrezkoa da lera erabiltzea eta pista libre egon arte itxarotea.
· Urbil ez da jardueraren erabilera txarraren erantzule egingo, ezta horren ondorioz beste erabiltzaileengan sor daitezkeen min pertsonalena ere.
 
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera eta igande/jaiegunetan 17:00etatik 20:00etara, (24 eta 31, 12:00etatik 14:00etara).
Larunbatak 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
 
OLENTZERO ETA ERREGE BATEN BISITA:
 
Olentzero:
Ostirala 20, 17-20h.
Larunbata 21, 12-14h eta 17-20h.
Astelehena 23, 17-20h.
Asteartea 24,  12-14h.
 
Erregea:
Osteguna 2, 17-20h.
Ostirala 3, 17-20h.
Larunbata 4, 12-14h eta 17-20h.
 
*Bezeroen Arreta Gunean egongo dira etxeko txikienek oparien eskutitzak eman ahal izateko edo argazki bat ateratzeko.
 
KIDS ZONE GUNEAN JARDUERAK:
 

Kids Zone-ek ostiral honetatik urtarrilaren 5era arte, gabonak ospatuko ditu txikienekin batera eta horretarako tailer bereziak izango dira (apaingarriak, postalak, etab.). Gainera, irekiera egun bereziak izango dira. Informazio guztia hemen kontsultatu dezakezu.

Gabon hauetarako prest daukagun guztia galduko al duzu?