EGUBERRI ZURIA KIDS ZONE URBILEN

-
Zentrokoak
Haurrenak
2019/11/13 - 13:00
Eguberriak iristsi dira eta hauekin, Kids Zone-ko jarduera berriak!
Apaintzeko eskulan ugari eginez, irudimena pizteko eta sormena lantzeko garai ona da. Hauek dira burutuko diren eskulanak:
- Eguberritako Zuhaitza: Hau egiteko hiru teknika ezberdin erabiliko ditugu, kartoi mehea, margoak eta izoziki makilak
- Eguberri Txartela: Kartoi mehea eta kotoia erabiliz egingo ditugu
- Molde-aingerutxoak: Madalena eta trufa moldeak erabiliko ditugu
- Mahai-tresnetarako Izeia: Modelo ezberdinak egiteko kartoi mehe edo feltro berde edo gorriak erabiliko ditugu.
- Eguberritako Bolak: Kolorezko konfeti ugari erabiliko ditugu plantillak apaintzeko eta bolak etxeko eguberritako zuhaitzean zintzilikatzeko.
- Errege koroa: Plantillak prestatuta izango ditugu, bakoitzak irudimena erabiliz gehien gustatzen zaion modura apaintzeko
- Atean zintzilikatzeko opari adierazleak: Errege Magoei eta Olentzerori opariak non utzi behar dituzten adierazi nahi diezu? Koloreztatzeko, apaintzeko eta mozteko plantillak egingo ditugu.
- Izozki makilekin egindako orri-markatzaileak: Material ezberdin ugari erabiliko ditugu; izozki makilak, begi irtenak, feltroa...
- Eguberri makillajea: Ezin du falta aurpegia margotzeak!
- Olentzero maskara: Olentzero bezala kamuflatzen gara?
- Paper-biribilki panpinak: Gaboneta pertsonaia ezberdinak egingo ditugu material ezberdinekin.
- Kortxozko elur bolatxoak: Sudurra, begiak, txapela... jarriko dizkiogu etxeko edozein txoko apaintzeko.
- Jengibrezko panpinak: Kotoi-zotzekin eta kolore ezberdinetako tenperekin apainduko ditugu.
- Intxaurrekin egindako elur-oreinak: Elur-orein barregarriak egingo ditugu, begiekin, sudurrekin, adarrekin...
- Margotzeko marrazkiak: Paretak apaintzeko plantillak izango ditugu margotzeko eta apaintzeko.
Gabonetako Tailerraren Ordutegia:
Jolasak eta tailerrak urtarrilaren 5era arte.
Ostirala: 17:00etatik 20:00etara.
Larunbata: 12:00etatik 20:00etara.
Igandea: 16:00etatik 20:00etara.
Gainera, irekiera egun bereziak abenduak 23, 26 eta 30ean eta urtarrilak 2an: 17:00etatik 20:00etara.