BIZI PLAYMOBIL-EN ABENTURA PIRATA URBILEN
Urriaren 10etik 26ra, gozatu Playmobil-en unibertsoaz Urbilen! Ekitaldi paregabea, familia osoarentzat eta, jakina, doakoa.
Presta zaitez Playmobil-en abentura piratarekin esperientzia paregabe batean murgiltzeko. Erakusketako eskultura erraldoiak eta beira-arasak, jolasgune tematizatua, "Meet & Greet" pertsonaietako batekin, zozketa eta askoz gehiago!
Gainera, jolasgunera sartzeagatik bakarrik, Urbilen App-arekin Okaïdi-n eta Afede-n deskontu esklusiboak izango dituzu!
Jarraian, dena kontatuko dizugu.
Erakusketako eskultura erraldoiak
Zentroko galerian Playmobil-en XXL figurak ikusi ahal izango dituzu. Egin argazki bat haien ondoan! Playmobil-eko mundu enblematikoenetako eszenak dituzten bi beira-arasa ere egongo dira ikusgai.
Jolasgune tematizatua Elkargunean
Zentroko Elkargunean jolasgune bat izango dugu, erabat tematizatua eta txikienak Playmobil-en unibertso liluragarrian murgiltzeko diseinatua. Esparrua mahaiz beteta dago, eta bertan haurrek Playmobil-eko set ezberdinekin jolasteko aukera izango dute. Jolasgune hau 4 urtetik gorako haurrentzat da.
Esparrura sartzeko, beharrezkoa izango da Urbilen doako aplikazioa mugikorrean deskargatuta izatea. Iritsiera-ordenan sartuko da, eta esparruaren sarreran App-eko QR identifikatzaile kodea aurkeztu besterik ez duzu egin beharko. Oraindik App-a ez baduzu, deskargatu ezazu une batean zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.
* Esparruaren irekiera egunak eta ordutegiak
Jolasgunea urriaren 10etik 26ra egongo da zabalik (ostiral, larunbat eta igandeetan bakarrik), eta ordutegi hauetan:
-
Urriak 10 (ostirala): 17:00etatik 21:00etara.
-
Urriak 11 (larunbata): 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
-
Urriak 12 (igandea): 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
-
Urriak 17 (ostirala): 17:00etatik 21:00etara.
-
Urriak 18 (larunbata): 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
-
Urriak 19 (igandea): 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
-
Urriak 24 (ostirala): 17:00etatik 21:00etara.
-
Urriak 25 (larunbata): 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
-
Urriak 26 (igandea): 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
* Esparruaren arauak
Orrialde honen amaieran, jolasgunearen arauak laburbilduko ditugu.
Meet & Greet: ezagutu Playmobil-eko pertsonaietako bat!
Playmobil-en zalea bazara, hau interesatzen zaizu. Urriaren 11, 18 eta 25ean, larunbatak, 16:00etatik 20:00etara, Elkargunean instalatutako photocall batean, "Meet & Greet" saioak egongo dira, Playmobil-eko pertsonaietako bat ezagutu eta harekin argazki bat atera dezazun. Aukera paregabea zure pertsonaia gogokoenarekin batera oroigarri bat eramateko.
Sarrera iritsiera ordenaren arabera egingo da, ilara errespetatuz. Saio bakoitzean, pertsonaia 20 minutuko txadakako txandetan aterako da.
Playmobil jostailu-sorta baten zozketa
Gainera, urriaren 9tik 16ra, Urbilen doako aplikazioan, Playmobil-en bost jostailuz osatutako sorta bat zozkatuko dugu. Kontsultatu informazio guztia hemen.
Sorpresak Okaïdi-n eta Afede-n ekitaldira bertaratzen direnentzat!
Azkenik, Playmobil ekitaldira bertaratzen diren guztiek sustapen esklusiboak izango dituzte Okaïdi-n eta Afede-n:
-
OKAÏDI: %20ko deskontua (45€-tik gorako erosketei aplikatuta) Okaïdi-ko zure artikulu gogokoenean, "Good Price Everyday" eta "Love Price Everyday" produktuetan izan ezik. Ezin zaie gehitu martxan dauden sustapenei edo fideltasun-programaren abantailei. Ekitaldian zehar, ostiral eta larunbatetan bakarrik trukatu daiteke dendaren irekiera-ordutegiaren barruan (urriaren 10ean, 11n, 17an, 18an, 24an eta 25ean). Gainera, eraman ezazu opari poltsa bat (unitate mugatuak). Bazkide bakoitzeko erabilera bat.
-
AFEDE: %10eko deskontua dendako Playmobil edozein produktutan. Asteko edozein egunetan trukatu daiteke, urriaren 31ra arte, dendaren irekiera-ordutegiaren barruan. Bazkide bakoitzeko erabilera bat.
Nola funtzionatzen dute? Ekitaldiaren esparruko sarreran Urbil App-eko QR identifikatzaile-kodea eskaneatzen duzunean, bi kupoi esklusibo desblokeatuko dituzu App-ean: automatikoki Okaïdi-ren kupoi bat eta Afede-ren kupoi bat ikusiko dituzu App-eko "Sustapen esklusiboak" atalean, "Zozketak eta sustapenak" karpetaren barruan. Trukatu itzazu dendetan!
* GARRANTZITSUA: Kupoi esklusibo hauek ikusi ahal izateko, ezinbestekoa izango da 4 baimenak aktibatuta izatea App-eko "Nire profila" atalean, ekitaldiaren esparruko sarreran QR identifikatzaile-kodea eskaneatu aurretik. Bestela, ez da kupoirik desblokeatuko, eta, beraz, ezin izango da sustapen esklusibo hauez baliatu.
Ez galdu ekitaldi dibertigarri hau! Etxeko txikienek modu aktiboan gozatzeko antolatu dugun ekitaldi berria da. Zure zain egongo gara!
* Jolasgunearen arauak
Jolasguneak errespetatu beharreko arau batzuk ditu:
-
Gune hau 4 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago.
-
Haur bakoitzak, gehienez, 20 minutu izango ditu (haurrak jolas-eremura sartzeko zain badaude).
-
25 haurrentzako lekua dago. Lekua beteta dagoenean, txanda itxaron behar da, ilararen arabera.
-
Adingabeek beti heldu/aita/ama/legezko tutore arduradun batek lagunduta joan beharko dute. Honek ez du jarduera utzi beharko bere ardurapeko adingabea/k jolasgunearen barruan dauden bitartean.
-
Adingabeko batek komunera joan nahi badu, jolas-eremura joateko arduradun den heldu/aita/ama/legezko tutore batek lagundu beharko dio.
-
Ezin da jolasgunera janariarekin edo edariarekin sartu.
-
Ezin da jolasgunekoak ez diren jostailu edota jokoekin sartu.
-
Antolatzaileek ez dute ardurarik izango jokalekuaren barruan objektu pertsonalak galdu edo hondatuz gero.
-
Haurrek jolaserako materiala zaindu eta partekatu beharko dute.
-
Jolasgunean ezin da erabiltzailerik iraindu edo eraso.
-
Antolakuntzak eskubidea du joko-eremuetan errespeturik eta giro onik ez duten erabiltzaile guztiak onartzeko.
-
Begiraleak jolasgunearen arduradunak dira, eta haien jarraibideak errespetatu behar dira une oro.