IREKIERA BERRIA: NESKAK BY GATXUPA

Oso pozik gaude “Neskak by Gatxupa”-ren irekiera iragartzeaz, euskal-mexikar artisau-sukaldaritzaren kontzeptu berria.
Urbilek bertako eta kalitatezko gastronomiaren aldeko apustua egiten jarraitzen du “Neskak by Gatxupa”-ren etorrerarekin. Espazio gastronomiko berri honek ateak ireki ditu zentroko aisialdi- eta jatetxeen-gunean. Donostiako Gatxupa jatetxe ezaguneko emakumeek gidatutako proiektu honen helburua, euskal eta mexikar sukaldaritzaren onena proposamen paregabe, artisau eta hurbileko batean uztartzea da.
Proiektuaren buru, Sandra Fernández, Neskak by Gatxupa-ren jabea, eta Isabel Quinteros, lokal berriko eta Gros-eko jatetxe ezaguneko sukalde burua daude. Gatxupa-ren esentzia Urbilen ingurunera egokitutako formatu irisgarriago batera eramatea bilatzen duen ekimen honen buru dira biak, kalitateari eta hainbeste mahaikideri konkistatutako zaporeei uko egin gabe.
Neskak by Gatxupa-ren proposamen gastronomikoa “euskal eta mexikar artisau-sukaldaritza” bezala definitzen da, sukaldaritzatik haratago doana eta Euskadi eta Mexikoren arteko lotura kultural sakona islatzen duena. Lotura horrek Bruno Oteiza sukaldariaren ibilbidea ere markatu du, Gatxupa-ren historian funtsezkoa izan dena. Izan ere, honen sukaldaritza, bi lurralde horietako bakoitzean bizitako 25 urteek moldatu egin dute.
Neskak by Gatxupa-k tradizio mexikar eta euskaldunak eskaintzen ditu, Gatxupa-ko saiheski famatu, bere guakamole edo ceviche-tik hasi eta euskal txerriarekin egindako kotxinita-takoetaraino. Hori guztia bertsio berehalakoago batean, baina beti unean bertan egina, hemengo produktuekin eta aurrez prestatu gabe.
Menuan, gainera, aukera begetarianoak, beganoak, osasungarriak eta glutenik gabeak eskaintzen dituzte, baita haurrentzako proposamenak ere. Horrez gain, jatetxeak gosariak, kafe iragazia, ogi txigortuak eta eskuz egindako askariak eskaintzen ditu.
Espazioaren diseinuak esperientzia guztia hartzen duen euskal-mexikar nortasun hori arnasten du, kartatik hasi eta giroraino. Irekiera honekin, Urbilek bertako produktuarekiko, hurbileko talentuarekiko eta berrikuntza gastronomikoarekiko duen konpromisoa indartzen du.