Kids Zone, gure doako haur-esparrua, berriz irekiko dugu

Kids Zone, gure doako haur-esparrua, berriz irekiko dugu
Zentrokoak
Haurrenak
Local relacionado
2022/09/03 - 12:00

Larunbat honetan, irailak 3, Urbilen berriz irekiko dugu Kids Zone, gure doako haur-gunea, zentroko erabiltzaileei haurrentzako doako ludoteka zerbitzua eskaintzeko. Aisialdi- eta jatetxeen-solairuan dago.

Kids Zone 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako doako haur-gunea da, begirale kualifikatuek gainbegiratzen dutena. Bertan, txikienek, era guztietako jarduera ludikoak egiten dituzten bitartean jolasean ikasiko dute. Jolas-gune honetan, haurrek jolas librearen eta jardueren bidez beraien gaitasunak modu integralean garatu ahal izango dituzte. 

Gure doako haurtzaindegi-zerbitzuak ordutegi zabala du, eta horri esker, erosketak lasai egin ditzakezu zure seme-alabek ondo pasatzen duten bitartean. Haurrentzako gunearen ordutegia honako hau da: ostiraletan 17:00etatik 20:00etara, larunbatetan 12:00etatik 20:00etara, eta igande eta jaiegunetan 16:00etatik 20:00etara. Aparteko irekiera egunak izango dira aste barruan egun berezietan: Aste Santuan, uztailean, irailean eta abenduan. Abuztuan itxita. Informazio guztia hemen sakatuz kontsultatu dezakezu.

Zerbitzu honetaz gozatu ahal izateko, Urbileko doako App-a besterik ez duzu izan behar zure mugikorrean. Momentu batean deskargatu dezakezu, iOS baduzu hemen eta  Android-erako hemen.