#UrbilKonpromisoa Erakusketa

#UrbilKonpromisoa Erakusketa
2019/12/04 - 17:56

Usurbil gara · Buruntzaldea gara · Gipuzkoa gara · Urbil gara

Zara Home sarreran dagoen gure #UrbilKonpromisoa -ren parte den erakusketa ikustera etor zaitez Urbil-era

Gure nortasuna eta idiosinkrasia indartzen dituzten balioekin konprometituta gaude, gure ingurunearekin konprometituta gaude.

Euskararekin, kulturarekin eta kirolarekin konprometituta gaude, baita gizartekohesionatuagoa lortzen lagun dezaketen bestelako jarduera-esparruekin ere; hala nola, genero-berdintasuna, gizarte-inklusioa, elkartasuna eta ingurugiroarekin.

 

Gure ingurunean mamitzen diren izaera kulturaleko adierazpenekin eta adierazpideekin konprometituta gaude, bereziki emakumezkoen kirolarekin eta kirol egokituarekin.

Konpromiso hau gauzatzeko, akordioak eta hitzarmenak sinatuak ditugu erakunde hauekin.

USURBILGO SENIOR NESKEN ESKUBALOI TALDEA

Usurbil Kirol Elkarteak eta Urbilek hitzarmen bat sinatu dute. Honen bitartez, Usurbileko merkataritza gunea, denboraldi honetarako 2018/2019 eta beste denboraldi baterako, senior nesken eskubaloi taldaren babesle ofiziala bihurtzen da.

GIPUZKOAKO KIROL EGOKITUEN FEDERAZIOA

Lankidetza honen bitartez, Urbil, Federazioaren babesleetako bat bihurtzen da denboraldi honetarako, sentsibilizazio eta ikusgarritasun lanari babes berezia emanez ekimen desberdinen bidez.

Gainera, irailaren 21ean "Kirolaz haratago” programaren barruan, Urbilera etorri ziren bisitari guztiak (helduak, nagusiak eta umeak) ezgaitasun egoeratik kirol esperientzia bizitzera gonbidatu ziren besteen azalean jartzen ikasteko.

GIPUZKOAKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOA

Lankidetza honen bitartez, Urbil, Federazioaren babesleetako bat bihurtzen da 2019 denboraldirako, bertako kirola sustatzeari babes berezia emanez.

ORIO ARRAUNKETA ELKARTEA

Urbil, arraunketa elkarteko babesleetako bat bihurtzen da denboraldi honetarako, klubeko nesken taldeari eta kirol inklusiboari buruz duten proiektuari (Berdin Berdinak) babes berezia emanez.

BEHOBIA TXIKI

Babesle ofiziala (60 dortsalen zozketa, dortsalen bilketa puntu esklusiboa, lasterketa egunean mini estadioan publizitatea, baita helduen Behobia-SS lasterketan Zurriolan ere, Corredor aldizkarian agertzea, euren sare sozialetan, web orrian etab. azaltzea...)

BESTE LANKIDETZA BATZUK 2019:

  • San Sebastián Hipodromoa
  • Irisasi BTT - Usurbileko bizikleta ibilbidea
  • Gipuzkoa Basket Club

EUSKAL KULTURA/EUSKERA:

KORRIKA

KILOMETROAK

BERTSOZALE ELKARTEA

HERRI KIROLAK

Maiatzaren 18an ospatutako ekitaldiak gure herri-kirolaren hoberena erakutsi zuen. Bertan, Amets Arzallus bertsolariak, Eneko Saralegi aizkolariak eta Iñaxio Perurena harrijasotzaileak parte hartu zuten. Gainera, bertaratuek Saizar sagardoa dastatzeko aukera izan zuten José Ángel Sarasolak alaitutako kultura ekitaldiaz gozatzen zuten bitartean

HARRI HANDIA

GIZA PROBA

EUSKARALDIA

TAMBORRADA

Urtero Larramendi ikastetxeak zentroko galerian zehar entsegu ofiziala egiten du Tamborrada eguna baino lehenagoko azken larunbatean.

TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITON

Betiko haurren entretenimendurako Euskarazko ekitaldia.

GIZARTEA/INKLUSIOA:

GUREAK

Pauso Berriak programaren parte gara sortu zenetik, Atzegi eta Gureak-ek ezgaitasuna duten pertsonen inklusio soziolaborala sustatzen duten programa.

Ekimen honen emaitza bezela, gaur gure artean Óscarrekin kontatzeaz oso pozik gaude. Óscarrek garbitze laguntza lan garrantzitsua egiten du.

Pertsonen gaitasunetan apustu egin eta sinisteagatik, Urbilek onarpen diploma bat jaso du Óscarrek emanda.

Atzegik, Adimen Urritasuna duten Pertsonen Aldeko Gipuzkoako Federazioak, urteko Atzegitzale saria Pauso Berriak proiektuaren parte hartzaileei eman zien, Atzegi eta Gureak-ek kudeatua, eta honi esker iada kolektibo honetako 64 pertsona lanean aurkitzen dira udaletxe, ikastetxe edo enpresetan.

Óscarrek bere lana zertan datzan azaldu zien tailerreko gainerako lankideei.

AECC

Urbilek AECC Gipuzkoa-rekin kolaboratzen du minbiziaren aurkako jarduera eta kanpainen hedapenean.

Urbilek #UrbilKonpromisoa proiektuaren barruan, AECC Gipuzkoarekin hitzarmen bat sinatu du.

Kolaborazio honen bitartez, bi erakundeek elkarlanean jardutea hitzematen dute, minbiziaren prebentziorako kanpaina eta jarduerak hedatu eta babesa emateko helburuarekin.

ELIKAGAIEN BILKETA EROSKI URBILEN

KILO kanpaina, Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin kolaboratzeko, bezeroek elikagaiak eta bonoak erosi zitzaketen.

"Sus derechos en juego" JOSTAILU BILKETA KANPAINA

Gurutze Gorria Urbil-era batzen da jostailu solidarioen bilketa egiteko. "Sus derechos en juego" kanpainaren bitartez, urte guztian zehar haurtzaro ahulenari jolasteko eskubidea bermatzeko helburuarekin, Gurutze Gorriak 4.000 jostailu berri, ez beliko eta ez sexistak baina gehiago biltzea espero du 0 eta 17 urte arteko ume eta nerabeentzat.

ANIMALIEN JANARI BILKETA KANPAINA

Animalien eguna zela eta, urriaren bi egunetan animalientzako janari bilketa bat egin zen, animaliak adoptatuak izan arte mantentzeko. Eroski Urbileko irteeran "pienso en ti" kanpainan parte hartu zuten boluntarioak aurkitu zitezkeen KatuBihotz elkartearentzat bilketa egitearen arduradunak zirenak.

ADINKIDE

Nagusietaz arduratzen dira (denbora okupazionala). Lasarte.

RAIDSOLIDARIOA

Antxon García Molledok eta Fernando García Sagastak (osaba eta iloba) hiru urte daramatzate RAID solidario batean parte hartzen, Merzougara (Sáhara) bidaiatzen duen Pandemonium-ean, zibilizaziotik urrunduen dagoen biztanleriari arropa, oinetakoak, material hezigarri eta ludikoa etab. iristarazteko.

SAHARA-RAKO BETAURREKOEN BILKETA

DISKOGRAFIA ETA ZINEMATOGRAFIA AZOKA INTERNAZIOANALA

ODOL EMAILEAK

Donostiako odol-emate ekitaldiaren babeslea

LASARTEKO JAIAK

Jaietako egitarauean publizitatea.

PLASTIKOZKO TAPOIEN BILKETA

INGURUMENA:

ISO 14001

ATEZ ATEKO BILKETA SISTEMA

PLANETAREN ORDUA

MUNDUKO INGURUMENAREN ASTEA

CRISTINAENEA FUNDAZIOA HITZARMENA