Urbil Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin

Urbil Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioarekin
Jatorria-ren helburuak
Helburuak lortzeko aliantzak
2019/06/06 - 14:00

Urbil Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren kolaboratzaileetako batean bihurtu da 2019ko denboraldirako, laguntza berezia emanez bertako kirola sustatzeari.

Sinaketan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioaren lehendakaria, Andoni Lertxundi Arratibel Jauna eta Javier Colorado Frías Jauna, merkataritza-guneko gerentea izan dira. Azken honek adierazi duenez, Urbilen konpromisoa da bertako proiektuak sustatzea eta kirolaren praktika sustatzearen garrantzia azpimarratu du. Bestetik, Andoni Lertxundi Arratibel Jauna pozik agertu da zentroarekin hasitako harremanarekin eta lortutako akordioarekin. Honen arabera, Urbilek ekainean 2019ko denboraldiko Gipuzkoako Hiri arteko Txapelketako finalak babestuko ditu lau modalitatetan (eskua, tresna -larruzko paleta eta paleta motza-, gomazko paleta eta zesta-punta), baita Gipuzkoako Emakumezkoen Eskuz Banakako Txapelketaren finalak ere (lau eta erdietan). Era berean, Urbilek euskal pilotaren munduari ikusgarritasuna emango dio, bezeroen artean frontoira joateko sarrerak entregatuko dituzte, etab.