AECC Gipuzkoaren argazki erakusketa Urbilen

AECC Gipuzkoaren argazki erakusketa Urbilen
Jatorria-ren helburuak
Osasuna eta ongizatea
2019/07/01 - 18:29

Urbilek, #UrbilKonpromisoa proiektuaren barruan, AECC Gipuzkoari lagunduko dio minbiziaren prebentzioarekin zerikusia duten jarduerak eta kanpainak hedatzen. 

Martxan jarriko diren jardueren artean, "Nire errealitatera hurbildu, nire emozioez ohartu" argazki erakusketa izango da lehenengoa, uztailaren 1etik 15era Urbil merkataritza gunean bisitatu ahalko dena. Erakusketa ibiltari honek, panel batzuen bitartez, gaixotasunarekin bizi diren paziente eta senideen errealitatea eta bizipenak erakutsi nahi ditu.

Zure zain gaude!