ZURE BISITEK SARIA DUTE! EGIN CHECK-IN ETA PARTE HARTU 100€-KO 23 TXARTELEN ZOZKETAN

ZURE BISITEK SARIA DUTE! EGIN CHECK-IN ETA PARTE HARTU 100€-KO 23 TXARTELEN ZOZKETAN
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2023/05/16 - 12:00

Urbilen 23. urteurrena dela eta, maiatzaren 16tik 31ra, Urbilera egiten dituzun bisitek saria dute!

Bisitatzen gaituzun egun bakoitzean, egizu check-in Urbilen doako aplikazioaren QR kodea eskaneatuz, moda-gunean, Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan dagoen gure pantaila interaktiboan. Horrela, automatikoki 100€-ko 23 opari-txartelen zozketan sartuko zara!

Egiten duzun check-in berri bakoitza, egun desberdinetan, irabazteko aukera berri bat izango da. Maiatzaren 31n zozketa egingo dugu, maiatzaren 16tik aurrera egindako check-in guztien artean.

Gainera, maiatzaren 20ra arte (edo izakinak agortu arte), jaso zure ezusteko oparia Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean Urbilen App-eko QR kodea erakutsiz.

 

Nola egin check-in zure bisitan eta parte hartu 100€-ko 23 opari-txartelen zozketan?

  1. Deskargatu Urbilen doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android baduzu hemen

  2. Maiatzaren 16tik 31ra, bisitatzen gaituzun egun bakoitzean, hurbildu zaitez Bezeroenganako Arreta Gunearen ondoan dagoen gure pantaila interaktibora.

  3. Egin check-in pantaila interaktiboan: eskaneatu Urbilen aplikazioko QR identifikazio-kodea pantaila interaktiboaren irakurgailuan.

  4. Automatikoki 100€-ko 23 opari-txartelen zozketan sartuko zara.

* Ez ahaztu zure App-eko profileko komunikazioak onartzea, Urbilen zuretzat dugun guztiaren berri izan dezazun beti.

 

Parte hartzeko epea:

2023ko maiatzaren 16ko 12:00etatik 2023ko maiatzaren 31ko 12:00etara.

 

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazleak 2023ko maiatzaren 31n, 14:00etan, jakinaraziko ditugu www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

* Ez ahaztu zure App-eko profileko komunikazioak onartzea, irabazle suertatuz gero, zuzenean zurekin harremanetan jar gaitezen.

* Baimenak aktibatuta eduki beharko dituzu "Nire profila" atalean. 2 laneguneko epean irabazlearekin emailez edo telefonoz harremanetan jartzea lortzen ez badugu, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria.

 

Sariak:

100€-ko 23 opari-txartel Urbilgo dendetan kontsumitzeko.

 

ZOZKETAREN IRABAZLEAK:

Dagoeneko Urbilen gozatzeko 100€-ko 23 opari-txartelen zozketaren irabazleak ditugu!

Zozketaren irabazleak hauek dira:

  • Maite Azpiroz (ID: 51729633)
  • Mª Cristina Carreras (ID: 51613716)
  • Nimia Pineda (ID: 55785580)
  • Paqui Molina (ID: 51612623)
  • Oihana Da Mina (ID: 51613677)
  • Nieves Cívicos Marcos (ID: 51613784)
  • Mikel Herrero (ID: 51679363)
  • Javier Melchor (ID: 52100016)
  • Esther Bejarano (ID: 52116228)
  • Cristina Balirak Sánchez (ID: 51616700)
  • Ana Castro (ID: 53774171)
  • Rosa Solis Muriana (ID: 51620597)
  • Bakarne Usandizaga (ID: 55083090)
  • Griselda Dávila (ID: 54935216)
  • Jose Indias (ID: 55887143)
  • Daniel Heredero Pontesta (ID: 51930156)
  • Abraham Cortes (ID: 53764863)
  • Seve Vareiro (ID: 51620309)
  • Karlos Telleria Asurmendi (ID: 52027536)
  • Soraya Pérez Andres (ID: 51621217)
  • Nagore Vallés (ID: 53587288)
  • Txaro Galarraga (ID: 55165502)
  • Enrique Compains (ID: 59122902)

Zorionak irabazleei, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!

 

SARIA JASOTZEA:

Saria jasotzeko, irabazleek euren NANarekin identifikatu beharko dute Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2023ko ekainaren 30a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era). 

* Irabazleek opari-txartela erabili ahal izango dute, saldo hori agortu arte, Urbilgo dendetan 2024ko maiatzaren 31ra arte. Txartelak epemuga du eta ezingo da 2024ko maiatzaren 31tik aurrera erabili.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.