"VIVA EL CIRCO" ETA "EL CIRCO DEL MIEDO" IKUSKIZUNETARAKO SARREREN ZOZKETA

SORTEO DE ENTRADAS PARA "VIVA EL CIRCO" Y "EL CIRCO DEL MIEDO"
-
Zentrokoak
Haurrenak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2026/01/15 - 12:00

Urtarrilaren 16tik 25era, Urbilek bi zirku ikuskizun hartuko ditu kanpoko aparkalekuan, oso esperientzia desberdinen bidez publiko desberdinak hunkituko dituztenak: “Viva el Circo” ikuskizun familiar, magiko eta dibertigarria eta helduentzako “El Circo del Miedo” beldurrezko eta umorezko gaueko proposamena. Azken hau ez da egokia publiko guztientzat, eta ez dago gomendatuta 14 urtetik beherakoentzat. Emanaldiak ostiraletik igandera izango dira eta egunero ikuskizun bakoitzeko emanaldi bakarra izango da. Orri honen amaieran ikuskizunei eta emanaldien ordutegiei buruzko informazio gehiago ikus dezakezu.

Eta Urbilen zuk aisialdi onenaz gozatzea gustatzen zaigunez, urtarrilaren 15etik 21era, Urbilen doako aplikazioan, “Viva el Circo”-rako 10 sarrera bikoitz eta “El Circo del Miedo”-rako 10 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu. 2 zozketa independente dira. Ezin duzu galdu!

 

Nola parte hartu zozketetan?

Zozketan parte hartzeko, jarraitu ondorengo urratsak:

  1. Deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

  2. "Sustapen esklusiboak" atalera jo.

  3. "Zozketak eta sustapenak" atalean sartu.

  4. Aktibatu interesatzen zaizun zozketaren kupoia: "VIVA EL CIRCO" ZOZKETA eta/edo "EL CIRCO DEL MIEDO" ZOZKETA.

* 2 zozketa-kupoi ikusiko dituzu, 2 zozketa desberdinen baliokideak direnak: bata "Viva el Circo" ikuskizunarena da, eta beste "El Circo del Miedo" ikuskizunarena. Nahi baduzu, bi zozketetan parte hartu parte har dezakezu.

 

Sariak:

10 sarrera bikoitz "Viva el Circo" ikuskizunerako eta 10 sarrera bikoitz "El Circo del Miedo" ikuskizunerako. Urtarrilaren 23, 24 eta 25eko emanaldietarako balio dute.

 

Parte hartzeko epea:

2026ko urtarrilaren 15eko 12:00etatik 2026ko urtarrilaren 21eko 12:00etara.

 

Irabazleen jakinarazpena:

Irabazleak 2026ko urtarrilaren 21ean, 14:00etan, jakinaraziko ditugu Urbilen aplikazioan, www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.

7 laneguneko epean irabazleren batekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu saria onartzen duela baieztatzeko, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria, eta horrela hurrenez hurren.

* Gogoan izan, zurekin komunikatu ahal izateko irabazle suertatzen bazara, zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartuta izan beharko dituzula.

 

SARIA JASOTZEA:

Sariaz gozatzeko, irabazleak NAN-arekin identifikatu beharko dira zirkuaren leihatilan emanaldiaren egunean.

 


 “VIVA EL CIRCO” ETA “EL CIRCO DEL MIEDO” IKUSKIZUNEI BURUZKO INFORMAZIOA:

  • “Viva el Circo” zirku klasikoko ikuskizun eguneratua da, umorez, akrobaziaz, orekaz, musikaz eta emozioz betea, lehen mailako nazioarteko artistekin. Show-aren protagonista nagusia FOFiTO da, zirkuko pertsonaia historikoa eta hainbat belaunaldik gehien maite duten artistetako bat. Hau pistan egoteak hurbiltasuna, karisma eta une ahaztezinak eskaintzen dizkie haur eta helduei. Elementu bereizgarri gisa, K-POP dantzariek parte hartuko dute ikuskizunean, gonbidatu berezi gisa. Lankidetza esklusibo honek ukitu moderno eta gaurkotua ematen du, ikuskizunaren barruan integratua eta Usurbilgo emanaldi hauetan soilik ikusiko dena.

  • “El Circo del Miedo” gaueko ikuskizuna da, emozio indartsuak maite dituztenentzat, eta izua, antzerkia eta zirkua nahasten ditu esperientzia zirraragarri batean. Emanaldia Radu Bratianu-k aurkezten du, jatorri ezezaguneko zeremonia maisu kezkagarria, publikoa unibertso ilun eta asaldatzaile batean zehar gidatzen duena. Pailazo hiltzaileak, aire-banpiroak, deabruak barran eta inframunduko izakiak dira 14 urtetik beherakoentzat gomendatzen ez den ikuskizun honen parte. “El Circo del Miedo” saritua eta izendatua izan da Horror Award 2025erako Bartzelonan, eta gaur egungo terrore eszenikoko proposamen nabarmenetako bat da.

 

“VIVA EL CIRCO” IKUSKIZUNERAKO PASEAK (90 minutu inguruko emanaldiak)

  • Urtarrilak 16, ostirala: 18:00etan.

  • Urtarrilak 17, larunbata: 17:00etan.

  • Urtarrilak 18, igandea: 12:00etan.

  • Urtarrilak 23, ostirala: 18:00etan.

  • Urtarrilak 24, larunbata: 17:00etan.

  • Urtarrilak 25, igandea: 12:00etan.

 

“EL CIRCO DEL MIEDO” IKUSKIZUNERAKO PASEAK (90 minutu inguruko emanaldiak)

  • Urtarrilak 16, ostirala: 21:00etan.

  • Urtarrilak 17, larunbata: 20:00etan.

  • Urtarrilak 18, igandea: 18:00etan.

  • Urtarrilak 23, ostirala: 21:00etan.

  • Urtarrilak 24, larunbata: 20:00etan.

  • Urtarrilak 25, igandea: 18:00etan.

 

Informazio gehiago:

www.vivaelcirco.com eta www.elcircodelmiedo.com.


 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.