URTEBETEKO ZINEMA DOAN ZOZKETA

[ZOZKETA AMAITUTA]
Irabazi zinema doan urtebetez! Mugarik gabe! Otsailaren 24tik martxoaren 15era, Urbilen doako aplikazioan, urtebeteko zinema doan zozkatuko dugu, BI pertsonentzako, Cinesa Urbilen trukatzeko.
Parte hartu aplikazioan eta gozatu zinemarik onenaz Urbilen doan nahi duzun guztietan... urtebetez!
Nola parte hartu zozketan?
Zozketan parte hartzeko, jarraitu ondorengo urratsak:
-
Deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.
-
"Sustapen esklusiboak" atalera jo.
-
"Zozketak eta sustapenak" atalean sartu.
-
Aktibatu zozketaren kupoia: URTEBETEKO ZINEMA DOAN ZOZKETA.
Saria:
Saria Cinesa Urbilen trukatzeko urtebeteko zinema da, mugarik gabe, BI pertsonentzako.
Cinesa-ren 2 "Unlimited Card" txartel dira, pertsonalak eta besterezinak, urtebeteko balioa dute eta zinemara nahi beste aldiz joateko aukera ematen dute urtebetez.
Irabazle bakarra egongo da eta saria nahi duenarekin partekatu ahal izango du. Urtebetez erabat doan eta mugarik gabe gozatu ahal izango dituzte Cinesa Urbilen pantaila handian proiektatutako filmak. Nahi den aldi guztietan, estrainaldiak barne!
Parte hartzeko epea:
2025eko otsailaren 24ko 12:00etatik 2025eko martxoaren 15eko 12:00etara.
Irabazlearen jakinarazpena:
Irabazlea 2025eko martxoaren 15ean, 14:00etan, jakinaraziko dugu Urbilen aplikazioan, www.urbil.es webgunean eta gure sare sozialetan.
7 laneguneko epean irabazlearekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu saria onartzen duela baieztatzeko, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria, eta horrela hurrenez hurren.
* Gogoan izan, zurekin komunikatu ahal izateko irabazle suertatzen bazara, zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartuta izan beharko dituzula.
ZOZKETAREN IRABAZLEA:
Dagoeneko bi pertsonentzako urtebeteko zinema doan zozketaren irabazlea dugu!
Zozketaren irabazlea ondorengoa da:
Loli Martinez (ID: 53582583).
Zorionak irabazleari, eta eskerrik asko parte-hartzaile guztioi!
SARIA JASOTZEA:
Saria jasotzeko, irabazleak bere NAN-arekin identifikatu beharko du Urbilgo Bezeroenganako Arreta Gunean 2025eko apirilaren 15a baino lehen bere funtzionamendu-ordutegiaren barruan (astelehenetik larunbatera 11:00etatik 14:30era eta 16:30etik 20:30era).
ANTOLATZAILEA:
Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.
Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.
URBILEN APLIKAZIOA:
Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.
Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.