"TEAM FALCK MOTOR STUNT SHOW"-ERAKO 10 SARRERA BIKOITZEN ZOZKETA

Adrenalina Urbilera dator "Team Falck Motor Stunt Show" ikuskizunarekin! Muturreko autoak, motor akrobatikoak, munstro kamioiak eta abiaduraz eta emozioz betetako ikuskizuna. Ikusi nahi al duzu? 10 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu gure Instagram-ean!
Ikuskizun hau Urbilen kanpoko aparkalekuan ikusi ahal izango da uztailaren 17, 18, 19, 20, 24, 25, 26 eta 27an. Egunero emanaldi bakarra izango da, 19:30ean. Presta zaitez muturreko akrobaziak, ezinezko derrapeak eta arnasarik gabe utziko zaituzten jauziak ikusteko!
Zozketaren mekanika:
Instagram-eko gure profilaren bidez zozketan parte hartzeko mekanika oso erraza da:
-
Instagram-ean jarraitu Urbil @urbil_cc.
-
"Atsegin dut" sakatu zozketaren post-ean.
-
Etiketatu iezaiozu ikuskizun hau ikusiko zenukeen pertsona horri zozketaren post-eko iruzkinetan.
Zenbat eta gehiagotan parte hartu, orduan eta aukera gehiago saria irabazteko!
Sariak:
10 sarrera bikoitz "Team Falck Motor Stunt Show" ikuskizunerako, Urbilen kanpoko aparkalekuan.
Parte hartzeko epea:
2025eko uztailaren 14ko 12:00etatik 2025eko uztailaren 18ko 12:00etara.
Irabazleen jakinarazpena:
Irabazleak 2025eko uztailaren 18an, 14:00etan, jakinaraziko ditugu www.urbil.es -en eta gure sare sozialetan.
7 laneguneko epean irabazleren batekin harremanetan jartzea lortzen ez badugu saria onartzen duela baieztatzeko, zerrendako hurrengo ordezkoari esleituko diogu saria, eta horrela hurrenez hurren.
SARIA JASOTZEA:
Sariaz gozatzeko, irabazleek euren NAN-arekin identifikatu beharko dute "Team Falck Motor Stunt Show" Urbilen leihatilan 2025eko uztailaren 27a baino lehen.
ANTOLATZAILEA:
Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.
ZOZKETAKO BESTE OINARRI BATZUK:
PARTE-HARTZAILEAK:
Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.
IRABAZLEAREN EDO IRABAZLEEN IRUDI-ESKUBIDE EDO/ETA JABETZA INTELEKTUALAREN LAGAPENAK:
Irabazleak bere Instagram-eko erabiltzaile izena URBIL MERKATARITZA-GUNEKO profiletan edo webgunean argitaratzea onartu beharko du, sustapenaren irabazlearen berri emateko. Era berean, bere irudia, saria jasoz, Urbilgo webgunean eta sare sozialetan zabaltzeko baimena eman beharko du, zentroko jarraitzaileei saria eman dela erakutsi ahal izateko.
INDARGABETZEA:
Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoak lehiaketa bertan behera utzi ahalko du nahitaezko arrazoiengatik, Instagram-eko profilean berehala jakinaraziz.
DESKALIFIKAZIOAK ETA PENALIZAZIOAK:
Lehiaketaren arauak betetzen ez dituzten erabiltzaileak zozketatik kanpo geratuko dira.
Kontsultatu datuak babesteko gure politika zozketetan hemen.