OPARIA MALIE ESTÉTICA AVANZADA-N URBILEN APP-AREKIN

REGALO EN MALIE ESTÉTICA AVANZADA CON LA APP DE URBIL
-
Zentrokoak
Klubeko esklusiboak
Local relacionado
2025/06/06 - 11:00

Ekainaren 6tik 21era (edo izakinak amaitu arte), Urbilen doako App-arekin, opari bat duzu zain Malie Estética Avanzada zentroan!

Uda hurbiltzen ari da, eta laser depilazioan eta estetika aurreratuan espezializatutako Malie Estética Avanzada zentroarekin batera, ongizate une bat oparitu nahi dizugu, geure burua zaintzea eta mimatzea beti ideia ona baita.

Ez izan zalantzarik eta zatoz zure opariaz guztiz doan gozatzera!

 

Opari bat aukeran, zeure burua zaintzeko

Urbilen App-arekin, Malie Estética Avanzada zentroan opari bat duzu zain, honako hauen artean aukeratzeko:

  • Aurpegiko edo gorputzeko tratamendua (70€-tan baloratua).

  • Ingle eta besapeetako laser bidezko depilazio-saio bat (78€-tan baloratua).

* Unitate mugatuak. Sustapena ekainaren 21era arte egongo da indarrean (edo izakinak amaitu arte). Sustapena data baino lehen amaitu liteke, eskuragarri dauden unitateak agortzen badira.

* Erabiltzaile bakoitzeko opari bat. Malie Estética Avanzada-ra joan beharko du pertsonalki, Urbilen App-eko opari-kupoiarekin, eta hau momentuan aktibatu beharko du lokalean hitzordua eskatzeko eta, horrela, opariaz gozatzeko.

 

Nola lortu oparia Malie Estética Avanzada-n?

Oparia lortzeko, jarraitu ondorengo urratsak:

1.- Zatoz Malie Estética Avanzada Urbilera.

2.- Oraindik ez baduzu, deskargatu ezazu Urbil doako aplikazioa zure mugikorrean: iOS baduzu hemen eta Android-a baduzu hemen.

3.- "Sustapen esklusiboak" atalera jo.

4.- "Zozketak eta sustapenak" atalean sartu.

5.- Aktibatu sustapenaren kupoia dendan eskainiko dizuten QR kodea eskaneatuz. Nola egin behar duzun azalduko dizugu:

  • Sakatu sustapenaren kupoian eta jarraian, sakatu "Nahi dut!" botoia.

  • Ondoren, sakatu "Eskaneatu" botoia eta irakurgailu bat irekiko da dendan eskainiko dizuten QR kodea eskaneatu ahal izateko.

  • Jarri kamera QR kodearen aurrean, eta botoian klik egitean, eskaneatzea automatikoki egingo da.

6.- Eskatu hitzordua zure opariaz gozatzeko.

 

%10eko deskontua Urbilen App-aren erabiltzaileentzat

Gainera, gogorarazten dizugu, Malie Estética Avanzada zentroak %10eko deskontuaren kupoia duela Urbilen App-ean. Eta onena: %50ekoak edo gehiagokoak diren eskaintzetan izan ezik, metagarria da!

 

Urbilen App-a edukitzeak bere abantailak ditu. Horrelako opariez gozatu ahal izango duzu, zozketetan eta sustapenetan parte hartu ahal izango duzu, lokaletan deskontuak izango dituzu, eta askoz gehiago!

Ez ahaztu zure aplikazioko "Nire Profila" atalean baimenak onartzea, Urbilen zuretzat dugun guztiaren berri izan dezazun beti.

 

 

ANTOLATZAILEA:

Sustapenaren antolatzailea Urbil merkataritza-guneko Jabeen Erkidegoa da, Asteasuain poligonoa 7. zk., 20170 Usurbil (Gipuzkoa) helbidean kokatua dagoena.

Euskal Herrian bizi diren 18 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute.

Datuen babeserako gure politika zozketetan hemen kontsultatu.

 

URBILEN APLIKAZIOA:

Ez ahaztu Urbilen doako aplikazioa deskargatzea klubaren onura guztiak ez galtzeko: deskontuak dendetan, sustapen eta zozketa esklusiboak, ekitaldietarako sarrera, deskontua duten aisialdi-sortak, zerbitzu esklusiboak, haurrentzako doako kluba eta askoz gehiago.

Kontsultatu hemen Urbilen doako aplikazioarekin izango dituzun abantaila esklusibo guztiak.